Igo
  • 2021/06/16

Gaur hasi dira "Galdakao Gerra Zibilean (1936-1937): Udaberririk gabeko urtea” liburuxka doan banatzen

Gaur, ekainak 16, hasi da "Galdakao Gerra Zibilean (1936-1937): Udaberririk gabeko urtea" liburuxka herritarren artean banatzen. Liburuxka Galdakao Gogora elkarteak eta Galdakaoko Udalak argitaratu dute, elkarlanean.

Atzo, ekainak 15, aurkeztu zen Gandasegiko Eskolan, tropa frankistak gure udalerrian sartu zireneko 84. Urteurrenean, eta Memoria historikorako elkarteak azken urteetan egindako hamaika lan eta ikerketen emaitza da. Gaurtik aurrera udaletxean eta Torrezabal, Usansolo eta Aperribaiko liburutegietan eskura daiteke.

Liburuxka doan banatuko da herritarren artean, eta gehienez ere ale bakarra eskuratu ahal izango da, interesa duen pertsona orok eskuratzeko aukera izan dezan.