Igo
  • 2019/03/20

Gaur eguaztena hasiko dira Sixta Barrenetxean saneamendu-sarea konpontzeko obrak, auzoan afekzino puntualak eragingo dituana

Gaur eguaztenean hasiko dira Sixta Barrenetxea kalean, 30. zenbakiaren parean saneamendu-sarea konpontzeko obrak.


Hamar eguneko iraupena izango daben obra honeek afekzinoak izango ditu inguru horretan. Alde batetik, obren zonan (26. zenbakitik 36ra) debekatuko da aparkatzea eta trafikoaren aldaketa puntuala burutuko da, norabide bikotza jarriz obren inguru horretan, honezkero instalatuta dagoan seinalazioaren arabera.


Galdakaoko udalak barkamena eskatzen dau jardun horren ondorioz eragindako arazoakaitik.