Igo
  • 2020/03/12

Gaur arratsalderako ekitaldiak eta nagusientzako ikastaroak, bertan behera

Koronabirusaren eraginez eta prebentzio neurri gisa Galdakaoko Udalak atzo arratsaldean hartutako neurriez gain, beste ekitaldi batzuk ere bertan behera uztea erabaki du udalak. Honakoak:


✅ Martxoaren 8a dela eta gaur arratsalderako antolatuta zeuden antzerkia, luntxa eta dantzaldia, bertan batu ohi diren pertsona gehienak adineko emakumeak izaten direlako.


✅ Kiroldegian nagusientzako eskaintzen diren ikastaroak.


✅ Nagusientzako klaseak, euskaltegian.


✅ KZ gunean adinekoentzako ematen diren ikastaroak.


✅ Musika eskolako koroa.


Horrez gain, honako neurri hauek hartu ziren atzo:


✅Adinekoen zentroak ixtea.


✅ Martxorako adinekoentzat aurreikusita zeuden ekintzak bertan behera uztea.


Neurri guzti horiek Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioak jarraituz prebentzio neurri gisara hartu dira, eta litekeena da aurrerantzean gehiago ere hartu behar izatea.


Udalak aldaketa guztien berri emango du aldiro www.galdakao.eus webgunean, bere sare sozialen bidez, kalean dituen pantailen bidez, hedabideen bidez eta Esan bulegoan.


Galdakaon bereziki larritzeko arrazoirik ez dagoela jakinarazten du udalak; gerora ere hartarako arrazoirik egon ez dadin hartutako neurriak dira honakoak.