Igo
  • 2022/06/15

Gaur 85 urte sartu ziren indar frankistak Galdakaora; gertatutakoa gogoratzera dator “1937: udaberri bako urtea” dokumentala

Gaur, ekainak 15, 85 urte betetzen dira indar frankistak Galdakaora sartu zirela. Urteurren borobil hori aprobetxatuz, Xabi Ealo kazetari galdakoztarrak “1937: Udaberri bako urtea” dokumentala estreinatu du. 

Maiatzean egin zen Memoriaren astean egon zen ikusgai, Galdakaoren aurkako bonbardaketa latzena gertatu zen egunaren urteurrenean. 

Gerra hasi aurreko urteak, gerra bera eta gerra ostea kontatzen ditu Xabi Ealok dokumentalean, betiere Galdakaon zentratuta, baina Gerra Zibilaren testuinguru orokorra ahaztu barik, azken finean, memoria historikoa gal ez dadin eginiko lana da.

Dokumentala ondorengo estekan dago ikusgai: 1937: Udaberri bako urtea