Igo
  • 2021/10/08

Garuneko gimnasiako eta teknologia berrietako tailerrak, Deustobide programako ikastaroak eta antolatutako irteerek osatuko dute adinekoentzako jarduera programa urrian

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak urrirako antolatu dituen jardueren berri eman du. Programa horretan sartzen dira garuneko gimnasiako eta teknologia berrietako tailerrak, Deustobide programako prestakuntza ikastaroak eta antolatutako bi irteera, Gernikara bisita kulturala eta Amurrion irteera eta helmuga duen mendi ibilaldia.

Hona hemen udalerriko adinekoei zuzendutako jarduera guztiak:

Garuneko gimnasia ikastaroa

Egingo diren jarduerek gaurkotasunarekin lotuta mantentzen dituzte pertsonak. Memoria gogoratu eta lantzeko eta iraganeko, oraingo eta etorkizuneko gaiei buruz hausnartzeko gonbita egiten duten zereginak dira. Pertsona hiru esparruetan (espazio-denbora-pertsona) orientatuta mantentzeko; memoria, arreta emateko eta kontzentratzeko gaitasuna, kalkulua eta hizkuntza lantzeko; parte-hartzaileen arteko elkarreragina suspertzeko; arazoak planifikatzeko eta konpontzeko tekniketan trebatzeko; adierazteko gaitasuna hobetzeko, eta abar.

Bi tailer izango dira:

60 eta 75 urte bitartekoentzat tailerra:

Data: Urriaren 15etik ekainaren 17ra arte, ostiraletan

Ordutegia: 10:00-11:30

Lekua: Iberluzeko ETXEA ANAITASUNA Adinekoen zentruan.

75 urte gorakoentzat tailerra:

Data: Urriaren 15etik ekainaren 17ra arte, ostiraletan

Ordutegia: 12:00-13:30

Lekua: Iberluzeko ETXEA ANAITASUNA Adinekoen zentruan.

Inskripzioak Inskripzioak dinamizazio zerbitzuan 944010545an urriaren 6tik aurrera. (2 inskripzio bakoitzeko).

Deustobide programa adinekoentzat

Galdakaoko Adinekoentzako Ociobide Programa Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Institutuak, Bartzelonako Aurrezki eta Pentsio Kutxak (La Caixa) eta Galdakaoko Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez sortu zen.

Bi ikastaro ditu, 15 ordukoak bakoitza, urritik urtarrilera.

1.Ikastaroa: Euskal mitologia, etnografia eta hizkuntza

Ordutegia: astearteetan 17:00tatik 18:30ra

Egutegia:

Urria: 26

Azaroa: 2,9,16,23,30

Abendua: 7,14

Urtarrila: 11,18

2. ikastaroa: "PECADO Y DELITO EN LA EDAD MEDIA"

Ordutegia: astelehenetan 17:00etatik 18:30ra

Egutegia:

Urria: 26

Azaroa: 2,9,16,23,30

Abendua: 7,14

Urtarrila: 11,18

Ikastaroak Galdakaoko Udaleko bilkura aretoan egingo dira.

Izen-ematea: Ikastaroetan izena ematea doakoa da eta 36 plaza izango dira ikastaro bakoitzean. Lehentasuna izango dute Galdakaon erroldatutako pertsonek. Galdakaoko Udaleko Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuan egingo dira.

Teknologia berrien tailerra

Mugikorra eta smartphonea erabiltzeko tailerra daukagu. Tailer honek mugikorraren eta smartphonearen funtzionamenduari buruzko ezagutzak eman nahi dizkie parte-hartzaileei.

Data: Torrezabaleko 3. gelan. Ostegunetan, urriaren 14tik abenduaren 23ra 10:00etatik 12:00etara.

Inskripzioak dinamizazio zerbitzuan 944010545an urriaren 4tik aurrera. (2 inskripzio bakoitzeko).

Bisita kulturala: Picasso eta Guernica (Gernikako Bakearen museoa)

'Guernica' ez da gerra margolana. Bertan ez dira agertzen armak, armadak edo hegazkinak baina hala eta guztiz ere bakearen ikurra bihurtu den koadroa da. Margolanaren indarra Picassoren sortzaile pasiotik dator eta honen ondorioz artearen ikonoa bilakatu da.

Nola eta zergaitik margotu zen ezagutzeaz gain, koadroaren figurak hartu eta bonbaketan gertatutako egoerekin bat egingo dugu. Horrela, Picassoren sortze prosezuan murgilduko gara erasoaren alde desberdinak ikusteko batetik eta koadroan eragina izan zuten gertakariak ezagutzeko bestetik.

Data: osteguna, urriaren 21 10:30etan

Taldea: 19 pertsona gehienez

Inskripzioak dinamizazio zerbitzuan 944010545an urriaren 8tik aurrera (2 inskripzio bakoitzeko).

Mendi ibilaldia: Amurrio-Olabezar-Salbio-San Roke-Amurrio

Amurrio inguruko ibilbidea, Aldai auzotik hasita erlojuaren orratzen norabidean. 12,5 kilometroko ibilbide zirkularra da, eta merezi du nabarmentzea Olabezarreko haritz txiki zaharren basoa, ehun urtetik gorako 200 ale inguru dituena.

Ibilbidea Amurrio-Olabezar-Salbio-San Roke-Amurrio izango da.

Data: Urriaren 28anĚ

Taldea: gehienez 30 pertsona

Inskripzioak dinamizazio zerbitzuan 944010545an urriaren 16tik aurrera. (2 inskripzio bakoitzeko).

Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatuei eta pentsiodunei aholkularitza eta informazioa ematea, edo aisialdirako eta denbora librerako jarduerak kudeatzea (termak eta turismo programa).

Gogorarazi nahi dugu arretarako ordutegia 10:00etatik 13:30era bitartekoa dela, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta telefono bidezkoa izango dela 944010545 zenbakian.