Igo
  • 2021/03/26

Garuneko gimnasia tailer batek eta aire zabaleko gimnasia saioek osatuko dute adinekoentzako jarduera programa apirilean

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak datorren apirilerako antolatu dituen jardueren berri eman du. Bertan, garuneko gimnasia tailerra eta aire zabaleko gimnasia eskoletara joateko aukera daude. Bi jarduerak herriko adinekoei zuzenduta daude, Aste Santuko oporren ostean hasiko dira eta ekainera arte luzatuko dira.

Garuneko gimnasia tailerra

Gizarte distantziaren ondoriozko ingurumen eta gizarte estimulazio eskasak erantzuteko gaitasuna eta buru arintasuna murriztea dakar. Beraz, funtsezkoa da gaitasun mentalak entrenatzea. Bi tailer izango dira: bata 60 eta 75 urte bitartekoentzat eta bestea 75 urtetik gorakoentzat.

60 eta 75 urte bitartekoentzat tailerra:

Data: Astelehenetan, apirilaren 12tik ekainaren 14ra

Ordutegia: 10:00-11:30 (Torrezabal 2. aretoa)

Taldea: 9 pertsona gehienez

75 urte gorakoentzat tailerra:

Data: Astelehenetan, apirilaren 12tik ekainaren 14ra

Ordutegia: 10:00-11:30 (Torrezabal 2. aretoa)

Taldea: 9 pertsona gehienez

Inskripzioak martxoaren 31tik aurrera egin daitezke 944010545 telefonoan, 10:00etatik 13:30etara (2 inskripzio pertsona bakoitzeko).

Aire zabaleko gimnasia

Gaur egun bizi dugun egoerak gure bizi-ohitura osasungarriak okertu ditu, besteak beste, ariketa egitea. Horregatik, soinketa gidatuak aire zabalean egiteko aukera eskaintzen du zerbitzuak. Jarduera Ardanza parkean, Aperribai eskolan eta Unkina plazan egingo da.

📌 Ardanza parkea:

Data: Asteazkenetan eta ostiraletan, apirilaren 14tik ekainaren 18ra

Ordutegia: 11:00-12:00

📌 Aperribai eskola:

Data: Astelehenetan eta ostegunetan, apirilaren 12tik ekainaren 17ra

Ordutegia: 16:30-17:30

📌 Unkina plaza:

Data: Asteartetan eta ostegunetan, apirilaren 13tik 17ra

Ordutegia: 11:00-12:00

Aire zabaleko gimnasiarako inskripzioak martxoaren 29tik aurrera egin daitezke 944010545 telefonoan, 10:00etatik 13:30etara (2 inskripzio pertsona bakoitzeko).

Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatuei eta pentsiodunei aholkularitza eta informazioa ematea, edo aisialdirako eta denbora librerako jarduerak kudeatzea (termak eta turismo programa).

Gogorarazi nahi dugu arretarako ordutegia 10:00etatik 13:30era bitartekoa dela, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta telefono bidezkoa izango dela 944010545 zenbakian.