Igo
  • 2019/05/02

Gari musikariak azken diskoa aurkeztuko du Torrezabal Kultur Etxean maiatzaren 3an, Maldanbera bandarekin batera

Garik azken diskoa aurkeztuko du Torrezabal Kultur Etxean maiatzaren 3an, ostiralean, 21:00etan. Beste denbora batean du izena diskoak, eta Maldanbera bandarekin egiten duen bigarrena da; aurreko diskoa, Estutu, asko gustatu zitzaien entzuleei. Diskoaren esentzia zuzenekora eramango du, eta kanta berriak bakarlari ibilbidean egin dituen beste klasiko batzuekin nahastuko ditu gertuko eta kalitate handiko kontzertu intimo batean.


Kontzertu berezia eskainiko du Garik Torrezabalen, eszenaratze oso zaindu batekin. Ikuskizuna zirraragarria eta gertukoa da, eta entzuleak harrapatuko ditu. Gainera, publikoak parte hartuko du horretan.


Sarreren prezioa:


. Sarrera orokorrak: 12 euro.


. TKEko bazkideak: 9 euro.


. 65 urtetik gorakoak, langabeak, gazte txartela dutenak eta taldeak: 11 euro.