Igo
  • 2019/05/13

Garbigune mugikorra maiatzaren 13tik 17ra egongo da Galdakaon herritarrek errazago hondakinak birziklatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune mugikorra Galdakaora dator maiatzaren 13tik 17ra eta Ardanza Lehendakariaren parkearen behealdean egongo da, gutxi gorabehera, maiatzaren 17ko barikuaren 10:00ak arte.


Garbigune mugikorraren zerbitzuaren helburua da birziklatzearen kontzeptua errazagoa eta hurbilagoa izaten Bizkaiko herritarrentzat. Hori horrela, hondakinen bat bota behar dutenak ez dira Garbigune finkoetara joan beharrik izango, udalerrian bertan egin ahal izango dutelarik.


Garbigune mugikorrak baserri itxura dauka eta bertan ondoko gauzak bota ahal izango dira: pilak, CDak, DVDak eta kaseteak, sukaldeko olioa (ontzi itxia), etxe-tresna elektriko txikiak (plantxak, irabiagailuak, mikrouhinak.), aerosolak, kableak, mugikorrak, sukaldeko tresneria (zartaginak, lapikoak.), kutsatutako metalezko eta plastikozko ontziak (pinturazkoak eta disolbatzaileak), kutsatutako xurgatzaileak (pintura eta disobatzaileak), kontsumigarri informatikoak (tinta eta toner kartutxoak), kafe-kapsulak (metalezkoak eta plastikozkoak) eta erradiografiak.


Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen hau joan den azaroaren 12an hasi zen, birziklatzea udalerrietako erdiguneetara hurbiltzeko; udalerriz udalerri eramaten diren edukiontzi mugikor unitate bi dira.


Informazio gehiago: http://garbiker.bizkaia.eus/es/garbigune-movil.