Igo
  • 2019/10/30

Gandasegi eskolako ikasleak, udaletxean

Gandasegi eskolako 3. mailako ikasleak udaletxean izan dira gaur, herriko instituzioaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzen. Hala, herriari buruzko unitate didaktikoaren barruan, herriaren kudeaketa eta antolaketari buruzko azalpenak zuzenean jaso dituzte udaleko agintarien eskutik. Iņigo Hernando alkatea bera egon da ikasleekin, eta azalpenak Asier Egiraun Hezkuntza zinegotziaren ahotik jaso dituzte. Irakaslea da bera.


76 ikasle izan dira udaletxean, 36 haurreko taldeetan banatuta. Udaletxe aurrean udal ordezkariekin bildu, eta pleno aretora sartu dira ondoren. Azalpenak entzun, eta parte hartu ere egin dute ikasleek, zinegotziaren galderei erantzunez. Alkatearen zein zinegotzien eserlekuetan eserita, erabakiak hartzearen garrantziaz hausnartu dute.


Gustora azaldu dira esperientziarekin bai ikasleak bai udal ordezakariak, eta udala errepikatzeko prest azaldu da. Egiraunek azaldu duenez, udaletxearen ateak irekita daude barrutik ezagutu nahi duten ikastetxeentzat.