Igo
  • 2018/09/06

Galdakaon, jaietan, k1 boxeoko gau-jaialdi bat izango da, 900 ikuslerentzako lekuarekin, Urretan

Galdakaon, datorren irailaren 8an, 20:00etatik aurrera, Urretako kiroldegian, K1 boxeoko gau-jaialdi bat izango da, Santakurtzak direla eta. Kontaktuko hainbat modalitateko borrokaldiak izango dira. Aurreko urteetako arrakasta dela eta, erronka 1.000 lekuak betetzea izango da.


Diego Cobok, antolakuntzako arduradunetako batek, gau-jaialdi horren aurkezpenean hau esan du: «izandako erantzuna kontuan hartuta, kirol-hitzorduaren maila igotzen saiatu gara, eta hainbat tituluren lehia ikusi ahal izango dugu, hain zuzen, WKL Spain Kevin eta Gustavoren artean eta kontinente arteko WKL, Bonilla eta Sortinoren artean».


Hitzorduaren maila agerikoa da kartela ikusita: Cristian, Luisito, Michel, Aitor H., Unai, Josu, Luigi, Jhonja, Aitor, Anaitz eta Endika.


Sarreren prezioa 15 eta 30 euro artekoa izango da.


Aurkezpenean, Koldo Goioagak eskerrak eman dizkio «herriko boxeo-klubari, urtez urte jaietako programan finkatzen ari den ekimen hau bultzatzeko emandako erraztasunengatik».