Igo
  • 2020/09/22

Galdakaon ibilgailu klasikoen erakusketa egingo da irailaren 26an

Larunbat honetan, irailak 26, Galdakaon ibilgailu klasikoen erakusketaz gozatzeko aukera izango dugu.


Usansolo Racing taldeak Galdakaoko Udalaren laguntzarekin antolatutako erakusketa hau Kultur Plaza ekimenaren barruan dago eta Kurtzeko plazan izango da 10:00etatik 16:00etara.


Ibilgailuen eta pertsonen edukiera mugatua izango du, eta Covid19 pandemiaren ondorioz agindutako osasun-neurri guztiak hartuko dira (maskara nahitaez erabiltzeko beharra, gel hidroalkoholikoa, segurtasun distantzia, etab.).


Erakusketa honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klubarekin harremanetan jar daiteke WhatsAppen bitartez 636411806 zenbakian.