Igo
  • 2018/03/21

Galdakaon espazio publiko bati “Emakume dinamitarien plaza” izena formalki ipinteko ekitaldi publikoa datorren eguaztenean izango da

Datorren eguaztenean, 19:00etan, aurreikusitako ekitaldi publikoan txertatuko da   formalki beste emakume baten izena Galdakaoko udal kale-izendegian. Zehazki, Alzadi plaza ondoan egiten dabilzen urbanizazino barriko espazio publikoari "Emakume dinamitarien plaza" izena ipiniko jako, Galdakaoko udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, bultzaturik.


Ekitaldi honen aurretik, joan dan martiaren 12an, Torrezabal Kultur Etxean, "Emakume dinamitariak - Las dinamiteras" erakusketa inauguratu zan. Erakusketa martiaren 23ra arte egongo zabalik, MAXAM Fundazioaren laguntzaz.


Erakusketa sasoiko argazkiz osatuta dago eta irudiei lotutako informazinoa be badakar. Holan, Galdakaoko garapen ekonomikoan emakumeek bete eben papera ahizturaren zulotik atera gura da, hain zuzen be, udalerriko historiari berari lotuta dagoan enpresan behar eginez. Galdakaon enpresa 1872. urtean Alfred Nobelek sortu ebanetik, laster 150 urteko dira.