Igo
  • 2019/11/28

Galdakaon ere, euskara pizteko deia

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, eta Galdakaon ere, euskaraz bizi nahi dugula esateko ekitaldi ugari antolatu dira datozen egunetarako; lehena, bihar. Modu alaian aldarrikatuko dute galdakoztarrek euren hizkuntzan hitz egin, sentitu eta amestu nahi dutela: kantuan, dantzan, bertsotan. Galdakaoko Udalak, egunotan aldarria kalera ateratzeko, euskara nork bere egunerokoan pizteko eta urteko gainontzeko egunetan ere euskara gozatzeko deia egiten die herritarrei.


Hona Galdakaoko Udalak, Bagabiz Euskara Elkarteak, Udal Euskaltegiak, Aek-k, Berbalagun taldeek, Bengoetxe eta Elexaldeko BHIk, Eguzkibegi ikastolak eta herriko ludotekak (ber)piztu euskara Galdakaon! lelopean antolatu dituzten ekitaldiak:


Bihar azaroak 29, ostirala:


19:00etatik 20:30era, bertso-bingoa, pintxo dastaketa eta batukada (Samb n'd roll). Santi Brouard plazan.


Abenduak 3, asteartea, Euskararen Nazioarteko Eguna:


09:45ean, berbodromoa. Torrezabal kultur etxean.


11:30ean, Zutuberrak antzezlana DBHko ikasleentzat.


18:30ean, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusia: Mosaiko argiztatua Zuriņe Hidalgok animatuta eta AZ Gaubelak dj-ak girotuta. Agirre Lehendakariaren plazan.


19:30ean, Demode Quartet. EPA! Ikuskizuna, Torrezabal kultur etxean. (Gonbidapenak eskuragarri daude euskara zerbitzuan: 94 401 05 40).


Abenduak 5, osteguna:


22:00etan, gazteen bertso afaria Gandasegin.