Igo
  • 2019/05/16

Galdakaon egunero 1400 pertsonak jasotzen dute udalak herritarrei informazioa helarazteko argitaratzen duen Buletin digitala

Guztira 1400 pertsonak jasotzen dute harpidedun gisa udalak herritarrei informazioa helarazteko argitaratzen duen Buletin digitala. Buletin digitala pertsona horien posta elektronikoan jasotzen da, eguneroko berriak eta udalaren web-orrian zuzenean sartzeko aukera emanez, bertan berri bakoitza garatuta dagoelarik.


Galdakaoko udalaren web-orriak (www.galdakao.eus) eguneroko informazioa ezeze hemerotekaren dokumentu-funtsa eskaintzen du, 2002tik egin diren 7.300 berriak kontsulta daitezkeelarik.


Era berean, buletin digitala (newsletter) komunikabideei bidaltzen zaie (herrikoak zein herrialdekoak) Galdakaoko aktualialitatearen informazioaren hedapena bideratze aldera.


Buletin digitala jasotzeko zerbitzua doakoa da eta udalaren web-orriko home-an dagoen estekaren bidez ("Jaso berriak zure e-mailean) edo zentzu horretan eskabidea prensa@galdakao.net helbidera bidaliz eskukra daiteke.