Igo
  • 2018/10/15

Galdakaon 30.000 euro ipiniko dira 3.000 bonodendagaz herriko merkataritza-sarean deskontuak bideratzeko

Galdakaok 3.000 bonodenda jarriko ditu kalean herriko merkataritza-sarean deskontuak egin ahal izateko. Udalak, Enplegua, Merkataritza eta Toki-garapen Arloaren bitartez, 30.000 euro ipiniko ditu kanpaina hau finantzatzeko, Dendari Elkarteagaz batera bultzatutako ekimen honetan.


Aurreko kanpainetan arrakastatsua izan zan ekimena, aste gitxitan bonodenda guztiak agortuta. Kanpaina honen bidez, 120.000 euroko balioa leukien erosketak egin ahal izango dira.


Kanpaina honetan, kontsumitzaileek 30,00 euroko bonoak eskuratu ahal izango dabez, urriaren 16tik azaroaren 30era egindako erosketetarako, eta eroalearentzat kontsumorako 40,00 euroko balioa izango dabe soil-soilik kanpainari atxikitako establezimentuetan.


Kanpaina honetan ondoko kontsiderazioak ezartzen dira:


. Bonoa behin batean soilik erabili beharko da kanpainari atxikitako komertzioetan.


. Erosketaren zenbatekoa bonoaren balioa baino txikiagoa bada, ez da eskudirutan ezertxo itzuliko.


. Bonoak ez dira trukagarriak eskudirutan.


. Produktua itzuliko balitz, establezimentuak bale bat emon beharko dau erosketaren kopuru osoaz, baina eskudirutan ezin izango da itzuli.


. Bonoak kontsumitzaileek eskuratu leiz 2018ko urriaren 16tik Galdakaoko Rural Kutxaren sukurtsalean:


Helbidea: Juan Bautista Uriarte kalea (Zamakoa kalearen izkinan)


Ordutegia: 8:15etik 14.00etara, astelehenetik barikura.


Holan bada, Galdakaoko udalak herriko merkataritza-sarea bultzatzen dau Dendari Elkarteari emondako diru-laguntza arautzen dauen hitzarmenaren barruan, aurtengo ohiko jarduera finantzatzeko. Zentzu horretan, Iņigo Bilbao, Ekonomia Sustapen arloko zinegotziak azpimarratzen dauenez, horretan "gure establezimentuetako eskaintza anitza eta profesionala balioan ipinteko ekimen desbardinak sartzen dira, herriko ekonomiaren indar bultzatzaile gisa ez ezik jendartearen osagai kohesionatzailea izan daiten".