Igo
  • 2020/11/07

Galdakaoko Udaltzaingoak osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak gogorarazi nahi dizkie herritarrei

2020ko azaroaren 6ko, 38/2020 DEKRETUA, Lehendakariaren 36/2020 DEKRETUAREN aldaketa, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzioneurri espezifikoak zehazten dituena.


BIZILEKUA DUEN UDALERRITIK KANPO EGINDAKO JOAN-ETORRIEI BURUZKO KONTUAK


Zer da jarduera sozioekonomikoa?


Jarduera horiek mugakide diren udalerrien artean egin ohi dira, eta ez dira 2.2 artikuluan jasotako salbuespenen artean sartzen, hala nola supermerkatura, tindategira, ile- apaindegira, jatetxera, haurtzaindegira joatea, eta bizileku den udalerrian ohiko moduan egin daitezkeen harreman sozial eta/edo ekonomiko guztiak, nahiz eta hurbiltasun eta irisgarritasun arrazoiengatik mugakidean egitea posible den.


Mugikortasunari dagokionez, zer da udalerri mugakidea?


Bizileku-udalerriaren ondoko udalerria da, eta zuzenean sartzen da bertara, beste udalerri batzuetatik igaro gabe.


Onartzen al da bizilekuko udalerritik erosketak egitera irtetea?


Elikagaiak edo baimendutako beste produktu batzuk erosteko joan-etorriak bizi diren udalerriko edo udalerri mugakideetako merkataritza-establezimenduetara egin behar dira.


Bizileku edo mugakide den herrian ematen ez diren zerbitzu eta horniduretarako, salbuespen gisa, bizileku den udalerritik hurbilago dagoen azalera handi edo antzeko batera joatea baimenduko da.


Mugikortasunari dagokionez, zer da udalerri mugakidea?


Bizileku-udalerriaren ondoko udalerria da, eta bertara zuzenean sartzen da, mugakideak ez diren beste udalerri batzuetatik igaro Gabe.


Adinekoen egoitzetara joateko aukera dago?


Bai, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, baldin eta zentroak berak baimendutako bisitak badira.


Espetxeetara joateko aukera dago?


Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena badu.


EAEtik kanpora joateko baimena emango da, helmugako erkidegoak horretarako aukera ematen duenean.


Automobilgintzako tailerretara eta ibilgailuen kontzesionarioetara joateko aukera dago?


Bai, geroraezinak eta nahitaezkoak diren eta aurrez aurre egin behar diren kudeaketak egiteko.


Baimenduta al dago erlijio edo kultu-zerbitzuetara joatea?


Bai, salbuespen gisa, bizi den udalerrian halakorik ez dagoenean eta beti gertuen dagoen lekura.


Baimenduta al dago udalerritik kanpo mugitzea saltoki eta halal harategietan erosi behar izateagatik?


Bai. Bizi den udalerriak ez badu zerbitzu hori, aipatutako zerbitzua duen udalerritik hurbilen dagoen udalerrira joan daiteke.


Joan al daiteke pertsona bat aireportura, geltokietara, etab. jasotzera?


Bai, edozein senideri, bere bizilekura itzultzeko bakarrik.


Mendekotasuna duten senideak, desgaitasuna duten pertsonak edo bereziki ahulak diren pertsonak bisitatu al daitezke?


Ez. Laguntza eta zaintza-lanak egitera bakarrik joan ahal izango da.


Nola justifikatuko litzateke Udaltzaingoaren edo Ertzaintzaren aurrean lekualdaketaren arrazoia adinekoak edo adingabeak zaintzea dela?


Zaindu beharreko pertsonaren arduradunak emandako frogagiri baten bidez; familia- lotura eta zaintzak ematen zaizkion pertsona identifikatuz. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiazta daiteke, artatuko den pertsonaren helbidea eta telefonoa zehaztuta.


Baratzeetan lan egiteko lekualdatu al daiteke?


Bai, bizi diren udalerriko eta udalerri mugakideetako baratzeetan.


Zenbait animalia zaindu eta elikatu behar ditut, udal bateko lursail batean daudenak, eta ez nirearen mugakide. Mugitu naiteke? Nola justifikatzen dut?


Animaliak zaintzeko lekualdaketa bat baimenduta dago, Lehendakariaren Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako, zehazki, "J, ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik" kasua. Animalien jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren bidez justifika daiteke, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, arreta zein helbidetan emango zaien zehaztuta.


22:00ak baino beranduago atera dezaket nire maskota?


Ezin da paseatzera atera, 22:00etatik 06:00etara. 1.2 artikuluan jasotako jarduerak baino ezin dira egin; izan ere, maskotei dagokienez, albaitaritza-zentrora eraman daiteke urgentziagatik edo sendagaiak, osasun-produktuak edo premia handiko beste ondasun batzuk erosteko.


Bidaiatu al daiteke autonomia-erkidego berean bizi den bigarren bizileku bati?


Ez. Bizilekua dugun udalerrira mugatuta dago mugikortasuna.


Etxebizitza bat erosten ari diren eta hainbat herritan ikusi behar duten pertsonek, jarrai dezakete?


Bai, etxebizitza bilatzeko, ohiko etxebizitza edo lehen etxebizitza denean eta bizileku- udalerria aldatu beharra justifikatzen denean.


Onartzen al da arrazoi sindikalengatik alderdi politikoak, enpresa-elkarteak eta antzekoak lekualdatzea?


Bai, jarduera instituzionaltzat edo profesionatzat hartzen baitira.


Konfinatuta ez dauden erkidegoetako turistak sar daitezke EAEn?


Legez salbuetsitako arrazoiak betetzen dituzten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira, bai eta beste lurralde baterako igarobidean daudenak ere.


Beste lurralde historiko batean egon arren, sar naiteke udalerri mugakidean? Eta beste autonomia-erkidego batean badago?


Beste lurralde historiko batean badago, bai, gainerako udalerrietako baldintza berberetan.


Ezin da udalerri mugakidera sartu beste autonomia-erkidego batean badago; izan ere, mugatuta dago EAEtik irtetea, aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.


Nola arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko enklabeak diren udalerriei dagozkien gaiak?


Enklabeak osatzen dituzten udalerriek inguratzen dituen lurralde historikoaren berezko tratamendua jasotzen dute (Trebiño, Villaverde.).


Joan naiteke nire semea jasotzera eskolaz kanpoko jarduera batera, nire udalerritik kanpo?


Bai, betiere behar bezala justifikatuta badago; ezin izango da xede-udalerrian egon, bilketa egiteko behar den denbora baino gehiago. Mugikortasuna eta kontaktuak ahalik eta gehien murrizten saiatu behar dugu.


Zein kasutan joan naiteke beilatoki eta ehorzketetara?


Oro har, bizileku-udalerrira edo udalerri mugakideetara bakarrik joan ahal izango da, ezarritako higiene- eta osasun-neurriak eta edukiera errespetatuz. Salbuespen gisa, EAEko beste lurralde eta udalerri batzuetara joateko baimena ematen da, bigarren mailarainoko ahaideen heriotzagatik.


Zein kasutan joan naiteke beilatoki eta ehorzketetara?


Oro har, bizileku-udalerrira edo udalerri mugakideetara bakarrik joan ahal izango da, ezarritako higiene- eta osasun-neurriak eta edukiera errespetatuz. Salbuespen gisa, EAEko beste lurralde eta udalerri batzuetara joateko baimena ematen da, bigarren mailarainoko ahaideen heriotzagatik.


Akziodunen edo kooperatibisten batzarretara joan daiteke?


Bai. Horrelako ekitaldietara joatea baimentzen da, inolako lurralde-mugarik gabe. Joan- etorri hori justifikatzeko, dokumentu bat eraman beharko da gainean erakunde antolatzaileak beteta eta igorrita.


Nire ibilgailuari IAT pasatu behar badiot eta 22:00etatik aurrera amaitzen badut, baimenduta dago lekualdatzea?


Bai, itzulerako bidaia zuzenean egin ahal izango da bizilekura, betiere egindako izapidea egiaztatzen bada.


LEHENDAKARIAREN 36/2020 DEKRETUAREN ERANSKINA IRTEPRETATZEA ETA APLIKATZEKO IRIZPIDEAK.


Maskarak nahitaez erabili behar dira.


Nahitaez erabili behar dute maskara sei urtetik gorako pertsonek, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekita daudenean, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean.


Maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluak adierazitako kasuetan izan ezik, maskarak erabiltzearen salbuespena ziurtagiri mediko ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.


Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Betebehar hori ez da eskatuko, baldin eta, lan-tipologia edo -baldintzak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen badute. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da.


Ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta zerbitzuetan, salbuespen gisa irekita daudenak, maskara erabiltzeko betebehar hori elikagaiak edo edariak hartzen diren unean bakarrik baztertzen da. Bestela, maskara erabili egin beharko da.


Maskara behar bezala erabili behar da; hau da, maskarak sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (kokotsa barne) estali behar du.


Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute betebehar hori betetzen dela.


Eska daitekeen higiene- eta prebentzio-neurria.


Ezin izango da bide publikoan edo aire zabaleko guneetan erre, baldin eta ezin bada gutxienez 2 metroko pertsonarteko gutxieneko distantzia errespetatu. Muga hori tabakoa inhalatzeko beste edozein gailu erabiltzeko ere aplikatuko da, hala nola zigarro elektronikoak, "vapers" ak, ur-pipak, katximbak edo antzekoak.


Establezimenduak, instalazioak eta lokalak.


Farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzuguneek izan ezik, merkataritzaestablezimendu guztiek dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21: 00etan.


Establezimenduek, instalazioek eta lokalek jendaurrean jarri beharko dute gehieneko edukiera, langileak barne bilduko dituena, eta edukiera hori eta barnean pertsonen arteko segurtasundistantzia errespetatzen direla ziurtatu beharko dute. Horrela,                      edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, edukiera hori inoiz ere gainditu ez dadin.


Beilatokiak eta ehorzketak.


Beilatokiak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan, behar bezala gaituta, gehienez ere 35 pertsona aire zabaleko espazioetan eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratutakoen kopurua txikiagoa bada, ezin izango da baimendutako edukieraren ehuneko 50 gainditu.


Hildakoaren ehorzketarako edo erretzeko agurrerako segizioan gehienez 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, betiere eremu irekian egiten bada. Ekitaldia leku itxian egiten bada, 10 pertsona izango dira gehienez, eta pertsonen arteko segurtasun-tarteari eutsiko zaio beti.


Gurtzarako lekuak.


Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren ehuneko 50 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera gurtzara bideratutako espazioko leku publikoan argitaratu beharko da.


Merkatuak.


Bide publikoan, aire zabalean jarduten duten merkatuen kasuan edo sedentarioa ez den salmentan, merkatu txiki gisa ezagutzen direnak, ezin izango dira ohiko edo baimendutako postuen ehuneko 50 baino gehiago izan; elkarren ondoko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea egon beharko da, eta bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola bermatzeko. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta pertsonen arteko segurtasundistantzia 1,5 metrokoa izango da.


Euskaltegiak, akademiak, autoeskolak, eskolak eta arautu gabeko prestakuntza- zentroak.


Euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, eskoletan eta arautu gabeko prestakuntzazentroetan, publiko zein pribatuetan, egiten den jarduera aurrez aurre eman ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.


Ostalaritza, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak.


Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen pertsonen zerbitzurako erabateko itxiera zehazten da, hoteletako jantokiak eta ostatu hartutako bezeroen zerbitzurako beste ostatze mota batzuk izan ezik.


21: 00ak arte bakarrik prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira otorduak, etxez etxe banatzekoak nahiz aldez aurretik hitzordua eskatuta establezimenduan aurrez aurre hartu eta eramatekoak. Itxieratik kanpo geratzen dira igarotzen ari direnentzako gasolindegi eta zerbitzuguneetako jantokizerbitzuak, bai eta osasun-zentro eta - zerbitzuetakoak, zerbitzu sozio-sanitarioetakoak, eskola-, laneta unibertsitate- egoitzetako jantokiak eta izaera sozialeko jantoki-zerbitzuak ere.


Kafetegi-zerbitzua osagarri gisa eskaintzen duten okindegi eta pastel-dendako establezimenduek ezin izango dute zerbitzu hori eskaini, eramateko izan ezik.


Kultura-jarduerak eta -ikuskizunak.


Ezingo da 21: 00ak baino beranduago jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik amaitu.


Bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik.


Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kontsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan.


Jendaurreko kultura-ikuskizunak egin daitezke instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste mota bateko eraikinetan, gehienez ehuneko 50eko edukierarekin eta gehienez 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako ordezko neurriak.


Aire zabaleko kultura-jarduerak eta ikuskizunak egin ahal izango dira, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukierarekin, 600 pertsona gehienez ere.


Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.


Kirol-instalazioak eta lehiaketak, kirol-ekitaldiak eta -ikuskizunak egitea/Aire zabaleko jarduera fisikoa/Igerilekuak.


Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, bai entrenamenduan, bai lehiaketan.


Salbuetsita daude, eta egin daitezke, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.


Era berean, gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, eskola-kirola izan ezik, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 40ra mugatzen da.


Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara publikoa joatea.


Bakarka edo bizikideekin bakarrik egin ahal izango da kirola. Betiere, igerilekuetan izan ezik,


Banakako jarduera fisikoa edo kirola maskaraz egin beharko da hiri-inguruneetan. Joko eta apustuetarako establezimenduak eta lokalak.


Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea erabaki da


Lurreko garraioa.


Edozein motatako eta EAEko hiru lurralde historiko bakoitzeko esparru barneko garraio publikoak, irteteko gehienezko ordutegia 22:30etan izan beharko du. Debeku horretatik salbuetsita dago taxiz edo gidaridun garraio-ibilgailuz lakualdatzea.


Ehiza-jarduera eta arrantza.


Ehiza-jarduera baimenduta dago modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasundistantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.


Baimenduta dago ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun- tartea 1,5 metrokoa izan.


Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak.


Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horien azaleraren espacio konputagarriko 4 metro koadroko pertsona bateko gehieneko edukiera errespetatzen bada.


Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun eta higiene-baldintzak bermatzea ere.


Hilerriak bisita daitezke?


Bai, bizi den udalerrian edo udalerri mugakideetan.


Kultura-etxeetan, kirol-eskoletan eta abarretan jorratzen diren jarduerak egin daitezke?


Bai, bizi den udalerrian edo udalerri mugakidean.


Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea jarduera fisikorako eta aire zabaleko kirolerako?


Aire zabaleko jarduera fisikoan, nahitaezkoa da maskara erabiltzea hiriguneetako ibilaldietan edo jendea biltzen den lekuetan. Maskara ez da derrigorrezkoa mendi ibilaldietan.


Joan naiteke entrenatzera bizi zaren udalerritik kanpo edo ondoko udalerritik kanpo?


Ez, salbu eta kirolari profesionalaren, erdi-profesionalaren, Basque Team-en edo goi- mailaren egiaztagiria badago. Lehiatzeko eta entrenatzeko aukera izango dute, taldeak mugatu eta mugikortasuna murriztu gabe.


Zer da kirolari erdi-profesionala?


Egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, baita dagokion Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan ere, guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira maila absolutu goreneko kirol autoktonoen lehiaketak.


Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera?


Bai, herri mugakidea bada bakarrik.


Baimenduta al dago ibilgailuz mugakide den herri batera joatea kirol-jarduera edo jarduera fisiko bat egiteko?


Bai.


Beste udalerri edo erkidego batzuetara joan naiteke ehiza edo arrantza-jarduerak egitera?


Ez. Bi jarduera horiek bizileku-udalerrian edo udalerri mugakideetan bakarrik daude baimenduta.


Joan al naiteke jarduera bat eskaintzen den kontzertu, museo, zinema eta antzokietara edo beste kultur zentro batzuetara?


Sarrera-salerosketa bat dagoen kasuetan, jarduera sozioekonomiko bat dagoela ulertuko da.


Beraz, kasu horietan, bizilekuaren ondoko udalerri batera joan ahal izango da. Lekualdatzen den pertsonak bere sarrera eraman beharko du joan-etorrian.


Baimenduta dago txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak irekitzea?


Debekatuta dago txokoetan, elkarte gastronomikoetan eta lonjetan inolako jarduerarik egitea, eta itxita egon beharko dute.


Eta Kannabis elkarteen lokalak irekitzea?


Ez, itxita egon beharko dute.


Zer zerbitzu eman dezakete ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek?


Etxez etxeko otorduak prestatu eta zerbitzatu eta kafetegi-zerbitzua eskaini ahal izango dute, edo bertan jasotzeko aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte.