Igo
  • 2021/02/15

Galdakaoko Udaltzaingoak osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak gogorarazi nahi dizkie herritarrei (Otsailaren 15ean eguneratua)

2021eko otsailaren 15ean eguneratua

Otsailaren 12an, Lehendakariaren 7/2021 DEKRETUA argitaratu da, abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren laugarren aldaketa, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan testu bakar batean batzeko eta prebentzio-neurri espezifikoak eguneratzeko, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Honakoak dira nobedadeak:

PERTSONEN GAUEKO ZIRKULAZIO-ASKATASUNA MUGATZEA.

22:00etatik 06:00etara bitartean gauez zirkulatzeko askatasuna murrizteari eta horren salbuespenei eusten zaie.

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO LURRALDE ETA NORBERAK BIZILEKUA DUEN UDALMUGARTEETAN PERTSONEN SARRERA ETA IRTEERA MUGATZEA.

EAE/LH sarrera eta irteera.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko murrizketari eutsiko zaio.

Udalerrietan sarrera eta irteera

Mugatu egiten da bizilekua duten udalerriko barruti bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera, artikulu honetan jasotako salbuespen orokorrekin edo partikularrekin. Nolanahi ere, mugakide diren eta ohiko joan-etorriak dituzten udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, lurralde historikoa edozein dela ere, gizarte-,ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko.

Bestalde, bizilekuaz bestelako Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batera mugitzea baimenduta dago, baita mugakideak ez direnetara ere, lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetarako eta kirol-lehiaketetarako, azken 14 egunetako COVID-19 kasuen intzidentzia-tasa metatua edozein dela ere.

Azkenik, bizilekua dagoen udalerria ez den beste udalerri batera mugitu ahal izango da, mugakidea ez bada ere, kirol federatuko lehiaketetarako eta entrenamenduetarako, eskola-kiroleko entrenamenduetarako, bai eta gimnasioetan, kirol-elkarteetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroetarako edo jardueretarako ere, betiere, kasu horietan guztietan, jatorrizko udalerrian zein helmugako udalerrian COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino txikiagoa bada.

PERTSONA-TALDEEN MUGAK.

Oro har, eremu publiko zein pribatuetan gehienez ere lau -4- pertsonako taldeak mugatzea ezartzen da, bizikideak badira salbu, eta jendearentzeko irekiak dauden bulego, instalazio eta establezimenduei, bai eta adingabe edo mendekotasun-egoeran daudenei dagokienez ezartzen diren salbuespenei kalterik egin gabe.

Aurreikusitako mugaren barruan ez dira sartuko lan-, hezkuntzaeta erakunde-jarduerak, ez eta araudi aplikagarrian berariazko neurriak ezartzen direnak ere.

IRTERPRETAZIOAK ETA APLIKATZEKO IRIZPIDEAK.

BIZILEKUA DAGOEN UDALERRITIK KANPO EGITEKO JOAN-ETORRIEI BURUZKOAK.

EAEko beste Lurralde Historikoetara joan naiteke?

Ez, soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako arrazoiren batengatik gertatzen denean (osasun-zentroetara joatea, lan betebeharrak, hezkuntzajarduerak, ohiko bizilekura itzultzea, besteak beste).

Nire Lurralde Historikoko beste udalerritara joan naiteke?

Ez, EAEtik irteteko salbuespen berberengatik salbu, nolanahi ere, mugakide diren eta ohiko igarobidea duten udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, lurralde historikoa edozein dela ere, gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko.

Era berean, salbuespenak aurreikusten dira kirolari profesionalentzat, erdi-profesionalentzat eta federatuentzat, bai eta kirol jarduera zehatz batzuentzat ere (azkeneko kasu honetan, 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien artean).

Nola jakin dezaket nire udalerria edo beste bat konfinatuta dauden ala ez?

Astero Osasun Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus), astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin. Erreferentzia hau hurrengo egunetik aurrera izango da eraginkorra aurreikusitako ondorioetarako.

Nola justifika dezaket joan-etorrien arrazoia?

Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpenaren egiaztagiri bat eraman ahal izango da. Egiaztagiri hori sinatutako dokumentu bat da, eta adierazten du dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko.

Zenbat lagun bildu gaitezke?

Gehienez ere lau pertsona elkartu ahal izango dira, bizikideak badira salbu.

Maskota atera dezaket 22:00etatik aurrera?

Maskota ezin da paseatzera atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Salbuespenetan aurreikusita dauden jarduerak soilik egin daitezke eta, maskotei dagokienez, urgentziazko arrazoiengatik albaitaritza-zentrora eraman daitekela, edo sendagaiak, osasun-produktuak edo premia biziko beste ondasun batzuk erosteko lekualadatu daitekela zehazten du.

Baimentzen al da arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarte eta antzekoen lanagatik lekualdatzea?

Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat hartzen baita.

Baimenduta al dago manifestazioetara joateko mugikortasuna?

Irizpide orokor gisa, manifestazioa egiten den herrian edo mugakidean bizi diren pertsonak bakarrik joan litezke. Hala ere, manifestazioetan, elkarretaratzeetan edo kaleratzeengatik egindako protestetan, ordezkari sindikalak eta zuzenean kaltetutako langileak joan ahal izango dira.

Baratzeetara joan daiteke?

Bai, arrazoi hori dela-eta, baratzea dagoen udalerrira joan daiteke, azken hau mugakidea den ala ez kontuan hartu gabe, eta bi udalerrietan metatutako intzidentzia-tasa kontuan hartu gabe.

LEHENDAKARIAREN 44/2020 DEKRETUAREN LAUGARREN ALDAKETAREN OSTEKO ERANSKINAREN LABURPENA.

MASKARAK NAHITAEZ ERABILI BEHAR DIRA.

Nahitaez erabili behar dute maskara sei urtetik gorako pertsonek, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekita daudenean, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean.

Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Betebehar hori ez da eskatuko, baldin eta, lan-tipologia edo -baldintzak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen badute. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da.

Maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluak adierazitako kasuetan izan ezik, maskarak erabiltzearen salbuespena ziurtagiri mediko ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta zerbitzuetan, salbuespen gisa irekita daudenak, maskara erabiltzeko betebehar hori elikagaiak edo edariak hartzen diren unean bakarrik baztertzen da. Bestela, maskara erabili egin beharko da.

Maskara behar bezala erabili behar da; hau da, maskarak sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (kokotsa barne) estali behar du.

Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute betebehar hori betetzen dela.

ESKA DAITEKEEN HIGIENE ETA PREBENTZIO NEURRIAK.

Ezin izango da bide publikoan edo aire zabaleko guneetan erre, baldin eta ezin bada gutxienez 2 metroko pertsonarteko gutxieneko distantzia errespetatu. Muga hori tabakoa inhalatzeko veste edozein gailu erabiltzeko ere aplikatuko da, hala nola zigarro elektronikoak, "vapers" ak, ur-pipak, katximbak edo antzekoak.

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK, INSTALAZIOAK ETA LOKALAK

Merkataritza-gune guztiek, erregaiak txikizka banatzeko zerbitzuguneek izan ezik, dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, eta, nolanahi ere, gehienez ere 21:00etan.

Farmaziek beren ordutegi-erregimenari eutsiko diote.

Establezimenduek, instalazioek eta lokalek jendaurrean jarri beharko dute gehieneko edukiera, langileak barne, eta barnean edukiera hori eta pertsonen arteko segurtasundistantzia errespetatzen direla, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, edukiera hori inoiz ere gainditu ez dadin. Maskara erabiltzea beharbeharrezkoa da barnealdean.

Debekatuta dago mota guztietako establezimenduetan alkohola saltzea 21:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian. Debekatuta dago alkohola bide publikoan kontsumitzea.

150 metro koadro baino gehiagoko merkataritza-establezimenduek, edukieraren ehuneko 40 baimendu beharko dute gehienez. Merkataritza-guneetan edukiera hori bera aplikatuko da solairu eta saltoki bakoitzean, bai eta eremu komunetan ere, merkataritza-azalera edozein dela ere.

Merkataritza-guneetako edo -parkeetako arduradunek neurri nahikoak jarriko dituzte muga hori betearazteko. Debekatuta dago jolaslekuak haurrentzako gune edo atsedenleku gisa erabiltzea, eta itxita egon beharko dute.

Merkataritza-instalazioetan kokatutako ostalaritza- edo jatetxe-establezimenduek mota horietarako negozioetarako xedatutakoa bete beharko dute.

Merkatal-gunetan ez dauden 150 metro koadro arteko azalera duten establezimendu, instalazio eta txikizkako merkataritza-lokalek edukieraren ehuneko 60ko edukiera izan beharko dute gehienez.

Establezimendu, instalazio eta merkataritza-lokaletan, ezin izango da eremu komunik okupatu pertsonen joan-etorria ez den beste erabilera baterako.

BEILATOKIAK ETA EHORZKETAK.

Beilatokiak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan, behar bezala gaituta, gehienez ere 30 pertsona aire zabaleko espazioetan eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratutakoen kopurua txikiagoa bada, ezin izango da baimendutako edukieraren ehuneko 50 gainditu.

Hildakoaren ehorzketarako edo erretzeko agurrerako segizioan gehienez 30 pertsonek parte hartu ahal izango dute, betiere eremu irekian egiten bada. Ekitaldia leku itxian egiten bada, 10 pertsona izango dira gehienez, eta pertsonen arteko segurtasun-tarteari eutsiko zaio beti.

GURTZARAKO LEKUAK

Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren ehuneko 35 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera gurtzara bideratutako espazioko leku publikoan argitaratu beharko da.

MERKATUAK.

Bide publikoan, aire zabalean jarduten duten merkatuen kasuan edo sedentarioa ez den salmentan, merkatu txiki gisa ezagutzen direnak, ezin izango dira ohiko edo baimendutako postuen ehuneko 50 baino gehiago izan; elkarren ondoko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea egon beharko da, eta bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola bermatzeko. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta pertsonen arteko segurtasundistantzia 1,5 metrokoa izango da.

EUSKALTEGIAK, AKADEMIAK, AUTOESKOLAK, ESKOLAK ETA ARAUTU GABEKO PRESTAKUNTZA-ZENTROAK.

Euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, eskoletan eta arautu gabeko prestakuntzazentroetan, publiko zein pribatuetan, egiten den jarduera aurrez aurre eman ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

OSTALARITZA, JATETXEAK, TXOKOAK ETA ELKARTE GASTRONOMIKOAK.

Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren eranskinaren 9.1) atalaren indarraldia eten ondoren, zeina Lehendakariaren urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuaren bidez luzatu baitzen, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak berriz ireki ahal izango dira publikoarentzat, COVID-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatuaren arauei lotu gabe, azken 14 egunetan 5.000 biztanletik beherako populazio kutsakorreko udalerrientzat, 5.000 biztanletik gorako tokiko egoera epidemiologikoarentzat, ezta 5.000 biztanletik beherako egoeragatik ere.

Urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuan ezarritako neurriak betez irekiko da berriz, eta honako hauek izango dira:

Berriz irekitzeko gaituta dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek aire zabaleko terrazetan eskaini ahal izango dute zerbitzua, eta barruan gehieneko edukieraren ehuneko berrogeita hamar izango dute erabilgarri. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da. Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute sei baino gehiago izan. Lau lagunentzako prestatutako mahaietan lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira, eta bi mahai batu ahal izango dira gehienez lau laguneko talde baterako.

Berariaz gomendatzen da establezimendu barruan telebistaz igortzen diren kirol-ekitaldiak kolektiboki ez ikustea.

Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea.

Ostalaritzako eta jatetxe establezimendu guztiak, zerbitzuguneetako zerbitzuak izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dira, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki.

Hitzordua hartuta, establezimenduan eskaera jasotzeak 21:00ak arte egin ahal izango dira eta, edonola ere, itxita egon beharko dira beste edozein zerbitzu publikorako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon ahal izango dira 20:00ak eta 06:00ak bitartean, iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

Ostalaritzako eta jatetxeetako zerbitzua ematerakoan, ahalik eta intentsitate handienarekin egin beharko dira higiene- eta prebentzio-neurriak.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.

KULTURA-JARDUERAK ETA IKUSKIZUNAK.

Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.

Bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik. Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kontsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan.

Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol gune itxietan, edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak erabiliko dira.

Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 50eko gehieneko edukierarekin, eta gehienez ere 600 pertsona.

Maskara nahitaez erabili beharko da.

Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun distantzia mantentzeko prebentzio-baldintzak, maskara eta kontaktu fisikorik gabeko sei pertsonako taldeak.

KIROL-INSTALAZIOAK ETA KIROL-LEHIAKETAK. AIRE ZABALEKO JARDUERA FISIKOAK. IGERILEKUAK.

Edozein kirol-jardueratan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, jarduera fisiko handiko aparteko uneetan kanpoko espazioetan bakarrik eta lehiaketetan soilik baimenduko da maskara ez erabiltzea.

Azken 14 egunetan Covid-19 kasu positiboen INTZIDENTZIA-TASA METUATUA 100.000 biztanleko 500 BAINO TXIKIAGOA DUTEN UDALERRIETAN, kirol-jarduera honako arau hauen arabera garatu ahal izango da:

- Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean gehienez ere 6 pertsonako taldeetan.

- Lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira. Federazio bakoitzari bere eremuan, eta, hala badagokie, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei, prebentzio-neurriak eta - protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea dagokie.

- Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe eta aldagelak erabili gabe.

- Entrenamenduetan, joan-etorrietan eta taldeko kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei pertsonako taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

- Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, baimendutako gehieneko edukiera baimendutako edukieraren %50ekoa izango da. Kirola bakarka edo taldeka egin ahal izango da, gehienez 6 pertsonako taldeetan. Taldeka ematen diren saioetan, gehienez 6 lagunek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean, eta ematen den espazioan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.

- Gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin erabili ahal izango dira aldagelak.

Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzeko badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean, bai eta ireki aurretik eta itxi ondoren ere. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

- Debekatuta dago jendeak kirol-ekitaldietara joatea.

Azken 14 egunetan Covid-19 kasu positiboen INTZIDENTZIA-TASA METATUA 100.000 biztanleko 500 EDO GEHIAGO duten udalerrietan, bertan behera geratuko da taldeko edozein kirol-jarduera mota, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Debeku honetatik at gelditzen dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak; gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak; eta aire zabalean egiten diren jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, gehienez sei pertsonako taldeetan.

Astero Osasun Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus), astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin. Erreferentzia hau hurrengo egunetik aurrera izango da eraginkorra aurreikusitako ondorioetarako.

LURREKO GARRAIOA

EAEko hiru lurralde historikoetako garraio publikoak, edozein motatakoak eta lurralde bakoitzeko barne eremukoak, gehienez 23:00etan irten beharko dute.

EHIZA- ETA ARRANTZA-JARDUERA.

Ehiza-jarduera baimenduta dago modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

Baimenduta dago ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

AIRE ZABALEKO ERABILERA PUBLIKOKO PARKEAK ETA KIROL-EREMUAK.

Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horien azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadroko pertsona bateko gehieneko edukiera errespetatzen bada.

Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere.

DISKOTEKA ETA GAUEKO ASIALDIKO GAINERAKO ESTABLEZIMENDUAK.

Otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duenaren, III. eta IV. multzoetan sailkatutako establezimenduak ixtea erabaki da, salbuetsi egiten dira beren jarduera I. eta II. multzoetarako erregulazioaren arabera garatzen dutenak, eta dagokien udal-baimena badute,

IRTERPRETAZIOAK ETA APLIKATZEKO IRIZPIDEAK.

Nahitaezkoa al da ibilgailu pribatu batean maskara erabiltzea pertsona batek baino gehiagok bidaiatzen duenean?

Bai, bizikidetza-unitate bereko pertsonak direnean izan ezik.

Nahitaezkoa al da maskara janztea aire zabalean jarduera fisikoa eta kirola egiteko?

Edozein kirol-jardueratan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, kanpoko espazioetan

Jarduera fisiko handiko aparteko uneetan eta lehiaketetan soilik baimenduko da maskara ez erabiltzea.

Txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak, irekita egon al daitezke?

Debekatuta dago txokoetan, elkarte gastronomikoetan, lonjetan eta antzekoetan inolako jarduerarik egitea, eta itxita egon beharko dute.

Eta kannabis-elkarteen lokalak?

Ez, itxita egon behar dute.

Zer zerbitzu eman ditzakete ostalaritzako-establezimenduek eta jatetxeek?

Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera mugatua izango dute. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

Zer ordutegi dute ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek?

06:00etan ireki ahal izango dute, eta 20:00etan itxi beharko dute.

Janari-eskaerak jaso eta banatu al daitezke ostalaritza-establezimenduetan?

Bai, 21:00ak arte eta bertan jasotzeko aurretik hitzordua hartuta. 22:00ak arte etxez etxeko banaketa baino ezin da egin, baita pertsonen sarrera eta irteera mugatuta daukaten udalerrietan ere.

Zer ordutegi dago baimenduta zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxezerbitzuetarako?

Irekita egon ahal izango dira ezarritako berezko araubidearen arabera, baina 20:00etatik 06:00etara iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

Nola banatzen dira erabiltzaileak ostalaritza-establezimenduetako mahaietan?

Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute lau baino gehiago izan.

Nola kontsumitzen da ostalaritza-establezimenduetan?

Barran edo zutik kontsumitzea debekatuta dago barruan zein kanpoan, eta erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen da establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea; nolanahi ere, gutxienez bi metroko pertsonarteko distantzia gorde beharko da.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzeko unean izan ezik.

Ostalaritza-establezimenduetan, jolas-makinetan, jokoetan edo apustuetan erabil daiteke?

Bai, eserita egin behar da, eta joko- eta apustu-establezimendu eta -lokaletarako ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu behar dira.

Dekretu hau 2021eko otsailaren 15eko 00:00etan jarri da indarrean.