Igo
  • 2021/03/09

Galdakaoko Udaltzaingoak osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak gogorarazi nahi dizkie herritarrei (martxoaren 9an eguneratua)

2021eko martxoaren 9an eguneratua

Martxoaren 8an argitaratu da 13/2021 DEKRETUA, martxoaren 6koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan testu bakar batean batzeko eta prebentzio-neurri espezifikoak eguneratzeko, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

PERTSONEN GAUEKO ZIRKULAZIO-ASKATASUNA MUGATZEA

22:00etatik 06:00etara bitartean gauez zirkulatzeko askatasuna murrizteari eta horren salbuespenei eusten zaie.

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO LURRALDE ETA NORBERAK BIZILEKUA DUEN UDALMUGARTEETAN PERTSONEN SARRERA ETA IRTEERA MUGATZEA

EAE sarrera eta irteera.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko murrizketari eutsiko zaio.

Nolanahi ere, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik egindako joan-etorriak baimenduko dira, behar bezala justifikatuta badaude:

a) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.

b) Lan-, lanbide-, enpresa-, erakunde- edo lege-betebeharrak betetzea.

c) Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta hezkuntza-zentroetara joatea, haurhezkuntzako eskolak barne.

d) Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.

e) Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzea eta hauek zaintzea.

f) Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo gasolina-zerbitzuguneetara joatea.

g) Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko premiazko betebeharrak betetzea.

h) Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazioizapide atzeraezin batzuk egitea ere.

i) Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.

j) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.

k) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatuta badago.

Igarotzen ari den zirkulazioari dagokionez, ez da inolako murrizketarik egongo artikulu honetan aurreikusitako mugak aplikatu behar diren lurralde-eremuetatik ari direnentzako.

Aurreko mugen ondorioetarako, interesdunak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena izan daiteke egiaztatzeko bidea, bertan adierazi behar du, bere erantzukizunpean betetzen dituela dekretu honetan mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko ezarritako betekizunak. Lekualdaketaren jatorriari, xedeari eta arrazoiari dagokienez egiaztatu nahi diren baldintzak zehaztu beharko dira adierazpen horretan, bai eta bisitatzen den senide edo hurbileko pertsonarekin harremanetan jartzeko datuak ere. Erantzukizunpeko adierazpenean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada edo faltsua bada, ezin izango da lekualdaketarekin jarraitu, dagozkion erantzukizunak alde batera utzi gabe.

PERTSONA-TALDEEN MUGAK

Oro har, eremu publiko zein pribatuetan gehienez ere lau -4- pertsonako taldeak mugatzea ezartzen da, bizikideak badira salbu, eta jendearentzeko irekiak dauden bulego, instalazio eta establezimenduei, bai eta adingabe edo mendekotasun-egoeran daudenei dagokienez ezartzen diren salbuespenei kalterik egin gabe.

Aurreikusitako mugaren barruan ez dira sartuko lan-, hezkuntzaeta erakunde-jarduerak, ez eta araudi aplikagarrian berariazko neurriak ezartzen direnak ere.

MASKARAK NAHITAEZ ERABILI BEHAR DIRA

Nahitaez erabili behar dute maskara sei urtetik gorako pertsonek, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekita daudenean, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean.

Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Betebehar hori ez da eskatuko, baldin eta, lan-tipologia edo -baldintzak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen badute. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da.

Maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluak adierazitako kasuetan izan ezik, maskarak erabiltzearen salbuespena ziurtagiri mediko ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta zerbitzuetan, salbuespen gisa irekita daudenak, maskara erabiltzeko betebehar hori elikagaiak edo edariak hartzen diren unean bakarrik baztertzen da. Bestela, maskara erabili egin beharko da.

Maskara behar bezala erabili behar da; hau da, maskarak sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (kokotsa barne) estali behar du.

Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute betebehar hori betetzen dela.

ESKA DAIETEKEEN HIGIENE ETA PREBENTZIO NEURRIAK

Ezin izango da bide publikoan edo aire zabaleko guneetan erre, baldin eta ezin bada gutxienez 2 metroko pertsonarteko gutxieneko distantzia errespetatu. Muga hori tabakoa inhalatzeko veste edozein gailu erabiltzeko ere aplikatuko da, hala nola zigarro elektronikoak, "vapers" ak, ur-pipak, katximbak edo antzekoak.

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK, INSTALAZIOAK ETA LOKALAK

Merkataritza-gune guztiek, erregaiak txikizka banatzeko zerbitzuguneek izan ezik, dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, eta, nolanahi ere, gehienez ere 21:00etan. Farmaziek beren ordutegi-erregimenari eutsiko diote.

Establezimenduek, instalazioek eta lokalek jendaurrean jarri beharko dute gehieneko edukiera, langileak barne, eta barnean edukiera hori eta pertsonen arteko segurtasundistantzia errespetatzen direla, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, edukiera hori inoiz ere gainditu ez dadin. Maskara erabiltzea beharbeharrezkoa da barnealdean.

Debekatuta dago mota guztietako establezimenduetan alkohola saltzea 21:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian. Debekatuta dago alkohola bide publikoan kontsumitzea.

150 metro koadro baino gehiagoko merkataritza-establezimenduek, edukieraren ehuneko 40 baimendu beharko dute gehienez. Merkataritza-guneetan edukiera hori bera aplikatuko da solairu eta saltoki bakoitzean, bai eta eremu komunetan ere, merkataritza-azalera edozein dela ere.

150 metro koadro arteko azalera duten establezimendu, instalazio eta lokalek edukieraren ehuneko 60ko edukiera izan beharko dute gehienez.

Establezimendu, instalazio eta merkataritza-lokaletan, ezin izango da eremu komunik okupatu pertsonen joan-etorria ez den beste erabilera baterako.

BEILATOKIAK ETA EHORZKETAK

Beilatokiak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan, behar bezala gaituta, gehienez ere 30 pertsona aire zabaleko espazioetan eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratutakoen kopurua txikiagoa bada, ezin izango da baimendutako edukieraren ehuneko 50 gainditu.

Hildakoaren ehorzketarako edo erretzeko agurrerako segizioan gehienez 30 pertsonek parte hartu ahal izango dute, betiere eremu irekian egiten bada. Ekitaldia leku itxian egiten bada, 10 pertsona izango dira gehienez, eta pertsonen arteko segurtasun-tarteari eutsiko zaio beti.

GURTZARAKO LEKUAK

Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren ehuneko 35 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera gurtzara bideratutako espazioko leku publikoan argitaratu beharko da.

MERKATUAK

Bide publikoan, aire zabalean jarduten duten merkatuen kasuan edo sedentarioa ez den salmentan, merkatu txiki gisa ezagutzen direnak, ezin izango dira ohiko edo baimendutako postuen ehuneko 50 baino gehiago izan; elkarren ondoko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea egon beharko da, eta bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola bermatzeko. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta pertsonen arteko segurtasundistantzia 1,5 metrokoa izango da.

EUSKALTEGIAK, AKADEMIAK, AUTOESKOLAK, ESKOLAK ETA ARAUTU GABEKO PRESTAKUNTZA-ZENTROAK

Euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, eskoletan eta arautu gabeko prestakuntzazentroetan, publiko zein pribatuetan, egiten den jarduera aurrez aurre eman ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

Azterketak eta hautaprobak egiteko deialdiak, bai eta kongresu eta bilera zientifikoetan eta profesionaletan parte hartzea ere, honako arau hauen arabera egingo dira:

. Hautaketa-prozesu publikoei zein pribatuei, hezkuntza- eta hizkuntza-tituluak lortzeari eta antzeko beste batzuei dagozkien probak egiteko, gehienez ere lokalen%50eko edukiera errespetatu beharko da.

. Erakunde antolatzaileak covid-aren aurkako protokolo bat izan beharko du, eta bertan bermatu beharko da beharrezko neurriak betetzen direla COVID-19aren transmisio-arriskua minimizatzeko, bai esparruaren barruan, bai inguruko eremuetan eta sarbideetan, betiere gutxienez 1,5 metroko urruntze pertsonala bermatuz.

OSTALARITZA, JATETXEAK, TXOKOAK ETA ELKARTE GASTRONOMIKOAK

Egoera epidemiologikoaren arabera ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak ixteko beste edozein arau etenda mantentzen den bitartean, irekita mantendu ahal izango dira, eta gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute -bezeroak ateratzea barne-, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat.

Eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira establezimenduan bertan, aurrez hitzordua eskatuta, eta, edonola ere, itxita egongo da beste edozein zerbitzu eskaintzeko. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon ahal izango dira 20:00etatik 06:00etara, baina iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek aire zabaleko terrazetan eskaini ahal izango dute zerbitzua, eta barruan gehieneko edukieraren ehuneko berrogeita hamar izango dute erabilgarri. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da. Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute sei baino gehiago izan. Lau lagunentzako prestatutako mahaietan lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira, eta bi mahai batu ahal izango dira gehienez lau laguneko talde baterako.

Berariaz gomendatzen da establezimendu barruan telebistaz igortzen diren kirol-ekitaldiak kolektiboki ez ikustea.

Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea.

Ostalaritzako eta jatetxe establezimendu guztiak, zerbitzuguneetako zerbitzuak izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dira, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

KULTURA-JARDUERAK ETA IKUSKIZUNAK

Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.

Bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik. Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kontsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan.

Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol gune itxietan, edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak erabiliko dira.

Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 50eko gehieneko edukierarekin, eta gehienez ere 600 pertsona.

Maskara nahitaez erabili beharko da.

Dantza-talde ez-profesionalen entsegue baimenduta jarraitzen dute, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun distantzia mantentzeko prebentzio-baldintzak, maskara eta kontaktu fisikorik gabeko sei pertsonako taldeak.

KIROL-INSTALAZIOAK ETA KIROL-LEHIAKETAK. AIRE ZABALEKO JARDUERA FISIKOAK. IGERILEKUAK

Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean ari diren taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.

Honako arau hauen arabera garatu ahal izango da kirol-jarduera:

- Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean gehienez ere 6 pertsonako taldeetan.

- Lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira. Federazio bakoitzari bere eremuan, eta, hala badagokie, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei, prebentzio-neurriak eta - protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea dagokie.

- Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe eta aldagelak erabili gabe.

- Entrenamenduetan, joan-etorrietan eta taldeko kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei pertsonako taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

- Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, baimendutako gehieneko edukiera baimendutako edukieraren %50ekoa izango da. Kirola bakarka edo taldeka egin ahal izango da, gehienez 6 pertsonako taldeetan. Taldeka ematen diren saioetan, gehienez 6 lagunek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean, eta ematen den espazioan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.

- Gehieneko edukieraren ehuneko 35eko okupazioarekin erabili ahal izango dira aldagelak.

Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzeko badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean, bai eta ireki aurretik eta itxi ondoren ere. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

- Debekatuta dago jendeak kirol-ekitaldietara joatea.

JOKO ETA APUESTUETARAKO ESTABLEZIMENDUAK ETA LOKALAK

Joko- eta apustu-lokalak jendearentzat ireki ahal izateko, gehienez ere ehuneko berrogeita hamarreko edukierarekin egin ahal izango da. Joko- eta apustu-jarduerak banaka egin beharko dira. Pertsonek eserita egon beharko dute. Gehienez lau laguneko taldeak izango dira. Jokalarien artean, 1,5 metroko distantzia gorde beharko da. Joko-posizio bateko partehartzaileen aldaketa bakoitzean bermatu beharko da erabilitako espazioaren garbitasuna eta ez dela objekturik trukatzen. Establezimendu hauek beranduenez 20:00etan itxi beharko dira, bezeroak ateratzea barne, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat

LURREKO GARRAIOA

EAEko hiru lurralde historikoetako garraio publikoak, edozein motatakoak eta lurralde bakoitzeko barne eremukoak, gehienez 23:00etan irten beharko dute.

EHIZA- ETA ARRANTZA-JARDUERA

Ehiza-jarduera baimenduta dago modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

Baimenduta dago ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

AIRE ZABALEKO ERABILERA PUBLIKOKO PARKEAK ETA KIROL-EREMUAK

Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horien azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadroko pertsona bateko gehieneko edukiera errespetatzen bada.

Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere.

DISKOTEKAT ETA GAUEKO ASIALDIKO GAINERAKO ESTABLEZIMENDUAK

Otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duenaren, III. eta IV. multzoetan sailkatutako establezimenduak ixtea erabaki da, salbuetsi egiten dira beren jarduera I. eta II. multzoetarako erregulazioaren arabera garatzen dutenak, eta dagokien udal-baimena badute,

IRTERPRETAZIOAK ETA APLIKATZEKO IRIZPIDEAK

- Euskaditik kanpoko beste autonomia-erkidego batzuetara joan naiteke?

Ez, soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako arrazoiren batengatik gertatzen denean (osasun-zentroetara joatea, lanbetebeharrak, hezkuntza-jarduerak, ohiko bizilekura itzultzea, besteak beste).

- Bizi naizen udalerritik kanpo joan naiteke?

Bai, EAE osoan mugitzeko askatasuna dago.

- Nola justifika dezaketEAEtik kanpo joan-etorrien arrazoia?

Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpenaren egiaztagiri bat eraman ahal izango da. Egiaztagiri hori sinatutako dokumentu bat da, eta adierazten du dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko.

- Zenbat lagun bildu gaitezke?

Oro har, gehienez ere lau pertsona elkartu ahal izango dira, bizikideak badira salbu.

- Espetxeetara joateko aukera dago?

Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena badu.

- Maskota atera dezaket 22:00etatik aurrera?

Maskota ezin da paseatzera atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Salbuespenetan aurreikusita dauden jarduerak soilik egin daitezke eta, maskotei dagokienez, urgentziazko arrazoiengatik albaitaritza-zentrora eraman daitekela, edo sendagaiak, osasun-produktuak edo premia biziko beste ondasun batzuk erosteko lekualadatu daitekela zehazten du.

- Baimentzen al da arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarte eta antzekoen lanagatik EAEtik kanpora lekualdatzea?

Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat hartzen baita.

Irizpide hori helmugako autonomia-erkidegoetako agintaritzekin kontrastatu beharko da.

- Euskadin sar al daitezke konfinatu gabe dauden Autonomia-Erkidegoetako turistak?

Soilik sartu ahal izango dira legez ezarritako salbuespenak betetzen dituztenak, eta beste lurralde batera joateko bertatik igaro behar dutenak.

- Nola arautzen dira Euskadin kokatuta dauden eta barrendegiak diren udalerrien gaiak?

Barrendegi diren udalerriek inguratzen dituen lurralde historikoko tratamendua jasoko dute (Trebiņu, Villaverde..).

- Ibilgailuaren IATa pasatu behar badut eta izapidea 22:00ak baino beranduago amaitzen badut, baimenduta al dago desplazamendua?

Bai, eta bizilekura zuzenean joan behar da eta, betiere, egin den izapidea egiaztatzen duen agiria behar da.

- Baimenduta dago EAEtik kanpo hiletetara, ezkontzetara, bataioetara edo komunioetara joatea?

Bai, betiere bigarren mailara arteko senide baten hileta, ezkontza, bataioa edo komunioa bada.

Irizpide hori helmugako autonomia-erkidegoetako agintaritzekin kontrastatu beharko da.

- Baimenduta al dago autonomia-erkidego desberdinetako udalerri mugakideen arteko lekualdatzea?

Ez, autonomua-erkidegoen arteko joan-etorrietarako aurreikusitako salbuespenetarako izan ezik.

- Joko- eta apustu-lokalak ireki daitezke?

Bai. Joko- eta apustu-jarduerak banaka egin beharko dira. Pertsonak eserita egon beharko dira. Taldeek ezin izango dute lau pertsona baino gehiago bildu. Jokalarien arteko 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.

- Nahitaezkoa al da ibilgailu pribatu batean maskara erabiltzea pertsona batek baino gehiagok bidaiatzen duenean?

Bai, bizikidetza-unitate bereko pertsonak direnean izan ezik.

- Nahitaezkoa al da maskara janztea aire zabalean jarduera fisikoa eta kirola egiteko?

Aire zabaleko jarduera fisikoan nahitaezkoa da maskara erabiltzea, hiri-inguruneetan eta jende asko biltzen den lekuetan egindako paseo edo kiroletan

Kanpoko espazioetan jarduera fisiko handiko aparteko uneetan eta lehiaketetan soilik baimenduko da maskara ez erabiltzea.

- Txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak, irekita egon al daitezke?

Debekatuta dago txokoetan, elkarte gastronomikoetan, lonjetan eta antzekoetan inolako jarduerarik egitea, eta itxita egon beharko dute.

- Eta kannabis-elkarteen lokalak?

Ez, itxita egon behar dute.

- Zer zerbitzu eman ditzakete ostalaritzako-establezimenduek eta jatetxeek?

Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera mugatua izango dute. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

- Zer ordutegi dute ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek eta joko- etaapostu-lokalek?

06:00etan ireki ahal izango dute, eta 20:00etan itxi beharko dute.

- Janari-eskaerak jaso eta banatu al daitezke ostalaritza-establezimenduetan?

Bai, 21:00ak arte eta bertan jasotzeko aurretik hitzordua hartuta.

22:00ak arte etxez etxeko banaketa baino ezin da egin.

- Zer ordutegi dago baimenduta zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxezerbitzuetarako?

Irekita egon ahal izango dira ezarritako berezko araubidearen arabera, baina 20:00etatik 06:00etara iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

- Nola banatzen dira erabiltzaileak ostalaritza-establezimenduetako mahaietan?

Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute lau baino gehiago izan.

- Nola egin behar dira cocktailak eta buffetak?

Gehienez ere 4 pertsonako taldeetan egin daitezke koktelak eta buffetak, barne-lokal bakoitzeko edo behar bezala mugatutako kanpo-eremu bakoitzeko. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuta, maskara erabiliz.

- Nola kontsumitzen da ostalaritza-establezimenduetan?

Barran edo zutik kontsumitzea debekatuta dago barruan zein kanpoan, eta erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen da establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea; nolanahi ere, gutxienez bi metroko pertsonarteko distantzia gorde beharko da.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzeko unean izan ezik.

- Baimenduta al dago ehiza-jarduera, bai eta ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol arrantza eta jolas-arrantza ere, modalitate guztietan?

Bai.

Nolanahi ere, beti errespetatu behar da pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasundistantzia, eta nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

- "Euskaltegiak, akademiak, autoeskolak, eskolak eta arautu gabeko prestakuntzazentroak. Jende asko biltzen den beste ekitaldi sozial publiko edo pribatu batzuk" atalean. Zer dira jende asko biltzen den ekitaldi sozial publiko edo pribatuak?

Azterketetarako eta hautaprobetarako deialdiak soilik, bai eta kongresu eta bilera zientifiko eta profesionaletara joatea ere.

- Zer neurri hartu beharko dira hondartzetan eta igerilekuetan?

Ez da maskararen erabilera eskatuko hondartza eta igerilekuetan bainatu bitartean eta espazio jakin batean dagoen bitartean, baldin eta erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Hondartzetan eta igerilekuetan joanetorrietarako eta ibilaldietarako, maskara erabili beharko da nahitaez. Pertsonataldeek ezin dute lau baino gehiago izan, eta pertsonen arteko distantzia errespetatu beharko dute beti.

- Zer baldintzatan ireki dezakete gaztetxeek?

Gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko administrazio-baimena duten lokalek kulturaedo gizarte-jarduerak edo -ekitaldiak egin ahal izango dituzte, eta ezin izango dute 21:00ak baino geroago amaitu. Ezarritako jardueren debekuak eta eteteak errespetatu beharko dira, bai eta ehuneko 50eko gehieneko edukiera ere.

Instalazioetan pertsonen arteko segurtasuna mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako ordezko neurriak. Maskara nahitaez erabili behar da.

Dagokion baimenik ez duten lokalak gazte-lonjen eta antzekoen kapituluan sartzen dira, eta, beraz, itxita egongo dira.

- Zer alderdi ikusi behar dira moto-kontzentrazioetan?

Moto ibilbideak egitea aisialdiko jarduera bati lotuta dago. Hori kontuan hartuta, EAEn praktika daiteke.

Ez dago muga kuantitatiborik ibilgailu-kopuruari dagokionez, baina ibilgailuetatik kanpo, pertsona-taldeek lau pertsonako gehieneko kopurua errespetatu beharko dute.

- Baimenduta dago gaua igarotzea autokarabanetan eta kanpin-dendetan EAEn?

Bai, baldin eta kanpatzeari eta aparkatzeari buruz indarrean dagoen araudia errespetatzen bada.

Errespetatu egin beharko da gehienez 4 pertsona elkartzeko muga, bizikideak izan ezik, baita gainerako higiene- eta osasun-neurriak ere (maskara eta segurtasundistantzia nahitaez erabili behar dira).

Ez dago baimenduta bibak eran gaua igarotzea, haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jardueren esparruan izan ezik; izan ere, jarduera horiek berariazko erregulazioa dute alderdi horri dagokionez, bai eta kanpin-denden erabilerari dagokionez ere.

- Egin al daiteke jabeen batzarrik edo 4 pertsonatik gorako bizilagunen bilerarik bide publikoan edo atari batean?

Ez, ezin dira 4 pertsona baino gehiago elkartu bide publikoan edo atari batean.

Gaitutako lokaletan egin beharko dira, indarrean dauden prebentzio-neurri guztiak betez: aireztapena, distantzia, edukiera, maskara, higienea, etab.

- EAEtik kanpora joan al daiteke altzariak garraiatzeko edo etxez aldatzeko?

Ez, beste pertsona bati etxez aldatzen laguntzeko lekualdatzea ez da kausa baimendua. Hala ere, laguntza bat, behar bezala egiaztatuta, onartu ahal izango litzateke, baldin eta egoera bereziki ahulean, ezinbesteko egoeran edo premiaegoeran badago.

Irizpide hori beste autonomia-erkidegoarekin egiaztatu beharko da.

- Baimenduta al dago oraindik Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzea Euskaditik kanpo jatorria eta helmuga duten pertsonen lekualdaketetarako?

Bai, igarotzea baimenduta dago, baina ez beste inolako jarduerarik.

- Joan naiteke Euskaditik kanpo dagoen nire bigarren etxebizitzara?

Ez, salbu eta urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuan autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna mugatzeko aurreikusitako salbuespenen batean sartzen bada.

Dekretu hau 2021eko martxoaren 9ko 00:00etan jarri da indarrean.