Igo
  • 2020/05/13

Galdakaoko Udaltzaingoak osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak gogorarazi nahi dizkie herritarrei (Eguneratua)

Maiatzaren 10ean eguneratua

Merkataritza-jarduerak edo antzekoak irekitzeari buruz.


[🆕EGUNERATUA] 1. Ze merkataritza edo zerbitzuetako lokal/establezimendu egon daitezke irekita?


Hauek bakarrik: janari dendak gozoki-dendak eta gozotegiak barne, edari dendak, farmaziak,  osasun-zerbitzuak baina ezarritako murriztapenekin (larrialdia edo atzera ezinezko tratamenduak), optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritza-klinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru-erakundeak. Abokatuak, gestoriak  eta finken administrazioko bulegoak. Lehengo baldintza beretan. Hala ere, aurrerantzean higiene- eta/edo prebentzio-neurriak ezarri beharko dituzte langileentzat eta establezimenduentzat.


Bigarrenez, gainerako txikizkako merkataritza eta zerbitzuak, salbuespena dira 400 metro karratutik gorako azalera dutenak, merkataritza-zentroak direnak edo merkataritza-zentro baten barruan dauden eta kanpotik sarbide zuzenik edo independenterik ez dutenak.


Honako baldintzak bete beharko dituzte:


. Aforo osoa % 30era murriztu beharko dute. Solairu bat baino gehiago izanez gero, bakoitzean aforo-proportzio bera mantendu beharko dute.


. Gutxienez bi metroko tartea bermatu beharko dute bezeroen artean. Ezin bada, bezero bakarra sartu ahal izango da.


. Jendearentzako ordutegia ezartzean, lehentasunezko ordutegia ezarri beharko dute 65 urtetik gorakoentzat.


. Establezimenduentzat, langileentzat eta bezeroentzat ezarritako higiene-neurriak bete beharko dituzte, bai eta aforoaren arloan ezarritakoak ere.


. Establezimenduek eta lokalek herritarrek ikusteko moduan jarriko dute lokalaren gehiengo aforoa zein den, bai eta barruan pertsonen artean bi metroko segurtasun-tartea utzi beharko dela ere.


Establezimendu horiek bertan erositako produktuak jasotzeko sistemak antolatu ahal izango dituzte, baldin eta mailakatuta egingo dela bermatzen badute, lokalean edo sarreran jendea pilatzea eragozteko.


[🆕EGUNERATUA] 2. Okindegiek eta dastalekuek saldu al dezakete edaririk, kafea barne dela?


Eramateko bakarrik sal ditzakete, inola ere ez establezimenduan kontsumitzeko. Terraza baldin badute, ostalaritza-zerbitzuetarako ezarritako irizpideei jarraituko zaie.


[🆕EGUNERATUA] 3. Nekazaritza- azokak eta -merkatuak?


Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu eta elikagaiak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizionalak (normalean astean behin egiten direnak) egin ahal dira, baina ezinbestekoa izango da hainbat osasun-neurri errespetatzea.


Udalek ezarriko dituzte postuen arteko distantzia eta merkatuaren eremua mugatzeko baldintzak, langileen, bezeroen eta oinezkoen arteko distantzia eta segurtasuna ziurtatu ahal izateko.


Edonola ere, ohiko postuen ehuneko 25 baino ezingo dira jarri, eta aforoaren herena baino gutxiago izatea bermatuko da, eta, alternatiba gisa, gaitutako azalera handitu daiteke.


Aldi baterako bertan behera utzi dira nekazaritzako eta abeltzaintzako elikagai eta produktuen zuzeneko salmentako aisialdiko edo jai giroko Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako merkatu eta azoka tradizionalak..


[🆕EGUNERATUA] 4. Aire zabalean jartzen diren merkatuak (merkatu txikiak)?.


Baimenduta daude kalez kaleko salmentako merkatu txikiak. Udalek ezarriko dituzte postuen arteko distantzia eta merkatuaren eremua mugatzeko baldintzak, langileen, bezeroen eta oinezkoen arteko distantzia eta segurtasuna ziurtatu ahal izateko..


5. Denda-ibilgailuen bidez kalez kale saltzen ibiltzea.


Premia-premiazko produktuak kalez kale saldu ahal dira, baldin eta Udalak emandako gaikuntza-ziurtagiria baldin badaukate. Osasun Agintaritzak ezarritako higiene- eta osasun-neurriak errespetatu beharko dira. Ordutegia mugatuta egongo da: 8:00etatik 15:00ak arte.


[🆕EGUNERATUA] 6. Automozioko tailer mekanikoak eta mantentze-lanetarako?


Bai, konponketetarako eta mantentze-lanetarako, piezak saltzeko ere bai, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta.


Ezarritako arau sanitarioei jarraituz hartuko dira bezeroak.


[🆕EGUNERATUA] 7. Ireki al daitezke automobil-kontzesionarioak, IATko guneak, lorezaintza-zentroak eta mintegiak, horien azalera edozein izanik ere?


Bai, konponketetarako eta mantentze-lanetarako, piezak saltzeko ere bai, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta.


Bai, baina aldez aurretik hitzordua eskatuta.


[🆕EGUNERATUA] 8. Eta autoak desegiteko lekuak?


Bai, horiek ere lanean aritu daitezke jarduera osoan, baita piezak saltzen ere


[🆕EGUNERATUA] 9. Txatarra eta hondakin solidoak bildu al daitezke?


Bai, baina ezarritako higiene- eta osasun-neurriak bete behar dira.


10. Jendearentzat irekita egoteko baimenik ez daukaten establezimenduek barruan mantentze- eta hobetze-lanak egin ditzakete?


Bai, norberaren konturako langilea bada.


[🆕EGUNERATUA] 11. Beilak, kultu-tokiak, eta hileta-zeremonia zibil eta erlijiosoak.


Baimenduta daude era guztietako instalazioetan, publiko nahiz pribatuetan, eta gehienez hamabost pertsona elkartu daitezke leku irekietan eta hamar pertsona leku itxietan.


Hildakoa lurperatzeko edo errausteko agurra egiteko zeremonietan gehienez ere hamabost senide edo adiskide egon ahal izango dira, eta, hala badagokio, hildakoak agurtzeko hileta-errituez arduratzen den kasuan-kasuko kultu-zerbitzaria edo horren antzekoa.


Edonola ere, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira eta beti bi metroko tartea utzi beharko da.


Kultuko lekuetara joan ahal izango da baldin eta aforoa herenera murrizten bada, eta osasun-agintariek ezarritako higiene-neurri orokorrak eta pertsonen arteko tartea errespetatzen badira.


Ezarritako gomendio orokorren artean dago sarrera-irteerak antolatzea, kultuko lekuen sarbideetan eta inguruetan jendea pilatzea saihesteko.


Bestalde, hilerrietara joan ahal izango da senide eta lagunak omentzera eta agurtzera, dagokion udalak ezarritakoari jarraituz.


[🆕EGUNERATUA] 12. Familiako baratzetan lan egin ahal da?


Bai. Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.


Baimen honetan sartzen dira ohiko bizilekuaren ondoko herrietan dauden baratzeak, bai eta beste herri batzuetan daudenak ere premia-egoerak kontuan hartuta.


Osasun-agintariek ezarritako neurriak errespetatu beharko dira.


Joan-etorria justifikatzeko baratzearen jabetza-dokumentua erakutsi ahal izango da.


[🆕EGUNERATUA] 13. Nekazaritzako elikagaien establezimenduak eta kooperatibak.


Ireki daitezke baldin eta animaliak elikatzeko eta nekazaritza-ekoizpenerako produktuak hornitzeko bada, jarduera profesionala izan ala ez.


14. Hotelak, apartahotelak eta landa-etxeak irekitzea.


Ireki daitezke, baina ezin dira erabili eremu komunak, eta higiene-neurriak bete behar dira.


[🆕EGUNERATUA] 15. Eraikinetako lanak.


Eraikinetan obrak egin ahal dira, baldin eta obrako lanekin erlazionatuta ez dauden pertsonekin interferentziarik eragiten ez badute.


Obrak egin ahal dira lokaletan, etxebizitzetan edo inor bizi ez den eraikineko eremu mugatuetan, obrek irauten duten bitartean han bizi direnak sartu ezin diren eremuetan eta beti ere baldintza hauekin:


Sektorizatu gabeko eremu komunetatik langileak eta materialak zirkulatzea mugatuta egon behar da eta eraikineko auzokideekin harremanetan ez egoteko hartu beharreko neurriak hartu behar dira.


Lokal, etxebizitza edo eremu horietara sartuko dira lanaldiaren hasieran eta horietatik aterako dira lanaldiaren amaieran.


Etxeetan muntaketa lan eta zerbitzu profesionalak egiten dituztenek, pertsonekin harremanik izan gabe, arriskurik gabe eta segurtasun-arauak betez egin ahal izango dituzte.


[🆕EGUNERATUA] 16. Ireki al daitezke ostalaritza-establezimenduetako eta jatetxeetako terrazak?.


Ireki daitezke, baina ezin dira erabili eremu komunak, eta higiene-neurriak bete behar dira.


Edonola ere, udalek baimena eman dezakete mahai-kopurua handitzeko, baldin eta azalera proportzioan handitzen bada.


Terrazetan gehienez ere hamar pertsona elkartu ahal izango dira mahai bakoitzean edo mahai multzo bakoitzean edaria eta janaria kontsumitzeko.  Ordutegi-muga bakarra ixtekoa da, 23:00ak.


Terraza-zerbitzuan higiene- eta/edo prebentzio-neurriak errespetatuko dira, bai eta langileentzat ezarritako higiene- eta/edo prebentzio-neurriak ere.


Elkarte gastronomikoek, txokoek eta aisialdiko lonjek itxita jarraituko dute.


[🆕EGUNERATUA] 17. Ireki al daitezke kulturako eta aisialdiko jarduerak?


Ireki daitezke, baina ezin dira erabili eremu komunak, eta higiene-neurriak bete behar dira.


[🆕EGUNERATUA] 18. Pertsona talde mugatuek egin al dezakete turismo aktiboa naturan?.


Bai, naturan turismo aktiboa egiteko enpresek antolatzen badituzte, eta gehienez 10 pertsonako taldetan, eta lurralde batetik bestera mugitzeko mugak errespetatuta.


[🆕EGUNERATUA] 19. Estatu-mailako joko publikoaren emakidadun diren erakundeak.


Ireki daitezke, baina ezin dira erabili eremu komunak, eta higiene-neurriak bete behar dira.


✅ Joan-etorriei buruz


1. Ziurtagiri edo agiriren bat eraman behar al dute langileek haien lantokira oinez edo autoz joan ahal izateko?


Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea.


Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere badago eredu bat eta horien antzeko beste eredu batzuk ere baliozkotzat jotzen dira


Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, egin beharreko egiaztapenak egingo dira.


[🆕EGUNERATUA] 2. Pertsona bat ibil al daiteke bide publikoetan?


Pertsonek honako kasu hauetan zirkulatu ahal izango dute bide edo eremu publikoetatik:


a) Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko  eta, ezarritako baldintzen arabera, deseskalatze-prozesuko 0 Fasean baimendutakoak ere bai (esaterako, txikizkako merkataritza-lokaletara, ile-apaindegietara joateko,etab.)


b) Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.


c) Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.


d) Ohiko bizilekura itzultzeko.


e) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.


f)  Finantza-entitateetara, aseguru-entitateetara, notaritzetara, abokatuengana, gestorietara edo finken administrazioko bulegoetara joateko.


g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.


h) Antzeko beste jarduera batzuk egiteko.


Baimenduta dago Euskal Autonomia Erkidegoko eta lurraldeetako mugikortasuna hezkuntza eta formakuntza arrazoiengatik, adinekoak, mendekoak, desgaitasuna duten pertsonak edo premia-egoeran daudenak bisitatzeko, zaintzeko eta arreta emateko, bai eta antzeko beste edozein arrazoirengatik ere.


14 urtetik beherakoak heldu arduradunarekin joan ahal dira, heldua baimendutako jarduerak egitera joaten denean.


Baimendutako establezimendu eta lokaletako joan-etorriak norbere udalerrian edo ondokoan egin beharko dira; produktu edo zerbitzu horiek norbere udalerrian edo ondokoan eskura ez badaude, urrunago joan daiteke.


Autonomia Erkidego osoan baimenduta dago mugitzea bilobak zaintzeko edo seme-alabak familiarteko batek zaintzeko.


Hala ere,  joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko eskatzen da.


[🆕EGUNERATUA] 3. Aire zabalean egiten den jarduera fisiko ez profesionalaren erregulazioa (paseoak eta banakako kirola).


Zer baldintza bete behar dira jarduera fisikoa egin ahal izateko?:


. 14 urtetik gorakoa izatea.


. Kirol indibidualeko jarduera izatea, beste batekin kontakturik izan gabe egiten dena.


. Egunean behin, ezarritako ordutegi-tarteen arabera. Ez dago denbora mugarik.


Non egin ahal da?:


. Edozein bide edo esparru publikotan, natur-eremu eta berdeguneetan ere norbera bizi den udal-barrutian eta ondokoan.


. Ezin da kirol instalazio itxietan egin.


. Mendira joan daiteke edo bestelako kirolak ere egin daitezke (esate baterako, txirrindularitza), baita autoa erabilita ere, norbere udalerrian edo ondokoan, banaka edo etxekoekin.


Paseoak nola egingo dira?


. Banaka, bizikidetza-unitateko pertsonekin edo zaintzailearekin, norbere herrian edo ondokoan, eta ezarritako ordutegian.


Kontaktu fisikoa eskatzen ez duen banakako kirola nola egingo da?


. Banaka egin behar da, salbu eta lagunduta joatea behar-beharrezkoa bada, eta norbera bizi den udalerriaren barruan. Hala ere, irteteko laguntza behar duten pertsonen kasuan, eurekin bizi den pertsona batekin, bere ardura duen etxeko langile batekin edo zaintzaile ofizialarekin atera ahal izango dira.


Senderismoa egin ahal da?


. Bai, lehiazkoa ez den kirol-jarduera baita.


Eta kirol-ehiza eta -arrantza, edo aisialdikoa??


. Ez daude baimenduta.


Kutsatzeak eragozteko zer egin behar da?


. Arau orokor gisa, jarduera horietan pertsonen arteko gutxienez 2 metroko tartea gordeko da.


Beharrezkoa ez bada, ez da geldialdirik egingo.


Zeintzuk dira banakako kirola eta paseoak egiteko ordu-tarteak?


. 14 urtetik gorakoak 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.


. 70 urtetik gorakoak eta menpekotasuna daukaten pertsonak (haiekin bizi den batek lagunduta atera behar dutenak) 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.


. Salbuespenez, osasun-arrazoiengatik eta kontziliazio-arrazoiengatik egin ahal izango da jarduera fisikoa ezarritako ordu-tarteetatik kanpo.


. 5.000 biztanletik beherako udalerrietan ez da ordu-tarterik ezarriko eta aipatutako jarduera guztiak egin ahal izango dira 06:00etatik 23:00etara.


Eta kirol-jarduera profesional eta federatua?


. Kirolari profesionalek entrenamenduak egin ahal izango dituzte, banaka, aire zabalean eta bizi diren probintziako mugen barruan. Entrenamenduen iraupena eta ordutegia, kirolerako sasoi fisikoa mantentzeko beharrezkoa dena izango da. Bertan egon ahal izango da entrenatzaile-lanak egiten dituen pertsona, eta dagozkion segurtasun-neurriak beteko dira.


. Kirol profesionalak direla egiaztatzeko erabili ahal izango da kasuan-kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia edo goi mailako kirolaria izatearen ziurtagiria.


. Aurreko paragrafoaren barruan sartzen ez diren kirolari federatuek entrenamenduak egin ahal izango dituzte banaka, aire zabalean, egunean bi aldiz, 6:00etatik 10:00etara bitartean eta 20:00etatik 23:00etara bitartean eta bizi diren udalerrian eta ondokoan. Kirolari federatuak direla egiaztatzeko kasuan kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia erabili ahal izango dute.


Arau orokor gisa, era honetako jardueretan gutxienez bi (2) metroko tartea utziko da pertsonen artean, bizikletak, patinak edo antzekoak erabiltzen direnean izan ezik, kasu horietan hamar metroko tartea utzi beharko da. Gutxieneko distantzia horiek ez dira eskatu ahal izango kirol egokituaren kasuetan.


Kirolari profesionalek eta federatuek motordun ibilgailuak edo garraio publikoa erabili ahal izango dute kirol-jarduera egitera joateko, eta ezarritako lurralde-mugak errespetatu beharko dituzte.


Bi kasu horietan, kirol egokitu edo paralinpiko modalitateak egiten dituztenek beste kirolari baten laguntza izan dezakete kirola egiteko ezinbestekoa bada.  Kasu horretan, pertsonen arteko segurtasun-distantzia kirol-jarduera egiteko beharrezkoa denera murriztuko da, eta biek maskara erabili beharko dute eta kasu bakoitzean higiene pertsonala edo arnas-etiketa bermatzeko beharrezko jotzen diren neurriak ezarriko ira.


Kirol federatuan, baldin eta dagokion kirol-modalitatean animaliek parte hartzen badute, kirola aire zabalean egin ahal izango da, banaka, haiek dauden lekuan, aldez aurretik hitzordua eskatuta eta denboratrte berean.


14 urtetik beherako eta 70 urtetik gorako kirolari federatuek banaka eta aire zabalean (instalazioetan ez) egin ahal izango dute kirola, egunean bi aldiz eta ezarritako ordutegian, udalerrian bertan eta entrenatzailerik gabe. Hau da, gainerako kirolari federatuek dituzten pribilegio berberak dituzte.


[🆕EGUNERATUA] 4. Eta 14 urtetik beherakoen joan-etorriak?


14 urtetik beherakoek egunean paseo bat eman ahal izango dute. Paseoa emateko taldean gehienez hiru haur joan ahal izango dira. Paseo hori, etxearen inguruan eta 12:00etatik 19:00etara. (salbu eta 5000 biztanletik beherako udalerrietan, horietan ez baitago ordu-tarte mugaturik).


Heldu arduraduna da adin nagusiko pertsona bat, gaur egun umearen etxe berean bizi dena edo etxe horretan adingabea zaintzen lan egiten duena. Heldu arduraduna umearen gurasoa, edo legezko edo izatezko zaintzailea, harrerako gurasoa edo kuradorea ez bada, heldu horrek horien aldez aurretiko baimena izan beharko du.


Gehienez, ordubete atera ahal izango dira 12:00ak eta 19:00ak bitartean. Erabilera publikoko edozein esparrutatik edo bidetatik ibili ahal izango dira, baimendutako berdeguneetatik eta natur-guneetatik ere bai, baldin eta adingabearen etxebizitzatik gehienez ere kilometro batera badago eta hirugarren batzuekin gutxienez bi metroko tartea gordetzen bada. Aire zabaleko haurrentzako aisialdi-eremuetara ezin da sartu, ezta kirol instalazioetara ere.


Umeek beren jostailuak erabili ahal izango dituzte, baina ezin izango dituzte familiakoak ez diren beste pertsona batzuekin partekatu.


[🆕EGUNERATUA] 5. Etxe barruan onartuta al daude harreman sozialak talde txikitan?


Ez.


6. Osasun-arazoak dituzten pertsonak atera ahal dira etxetik?


Bai, baldin eta jarduera zehatz bat egin beharra ezartzen duen mediku-ziurtagiria edo -justifikantea baldin badaukate erakusteko.


7. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara erosketak egitera joatea baimenduta dago?


Ahalik eta joan-etorri gutxien egin behar dira elikagaiak eta baimendutako produktuak erostera joateko, eta hurbileneko tokietara joan behar da. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara joan ahal da, bakoitza bizi den udalerritik hurbil dagoenera.


Horrez gain, ohiko bizilekutik lantokira edo lantokitik ohiko bizilekura doan ibilbidean dauden saltoki eta azalera handietara erosketak egitera joatea baimenduta dago.


[🆕EGUNERATUA] 8. Mendeko familiartekoak bisitatu al daitezke?


Bai, bisita egiteko, laguntzeko edo zaintzeko.


9. Mendeko pertsona bat naiz. Arreta ematen didan pertsona etorri ahal izango da?


Bai.


10. Adingabeen zaintza aldatzeko mugitu al naiteke?


Bai, adingabe bat artatzea dela ulertzen da.


11. Utzi al ditzaket seme-alabak normalean zaintzen dituen pertsonaren kargura lanera joan behar badut?


Bai, adingabeak edo mendekoak zaintzea dela ulertzen da.


12. Jaitsi al daiteke zaborra kalera?


Bai, hurbilen dagoen gunera, eta ezinbestekoa den denboran.


[🆕EGUNERATUA] 13. Maskota kalera atera al dezaket paseatzera?


Onartutako neurri berrien arabera, paseatzera edo kirola egitera ateratzean edo haurren irteera kontrolatuetan txakurrak ere eraman daitezke, beti ere udal ordenantzak errespetatuz, osasun- eta higiene-neurriak betez eta jende gehiegi ez dabilela zainduz.


Era berean, maskota, orain arte bezala, atera daiteke banaka edo 14 urtetik beherakoek lagunduta, behar beste denboraz eta bizilekutik hurbil.


14. Joan al daiteke parkera, hondartzara edo mendira?


Bai, paseatzeko, kirola egiteko edo haurrak ateratzeko onartutako neurriek mugen barruan.


[🆕EGUNERATUA] 15. Hondartzetan baimendutako jarduerak.


ondartzetan paseatu daiteke eta kirola egin daiteke, baita itsasoan ere, dagokion udalak ezarritakoari jarraituz.


Ezin da aisialdiko bainurik hartu, ezta eguzkia geldi zaudela hartu ere.


[🆕EGUNERATUA] 16. Zeintzuk dira, lurreko garraioan, ibilgailuetan joan ahal izateko baldintzak?.


Bederatzi plazara arteko ibilgailu pribatuetan ilara bakoitzean pertsona bakar bat joan ahal izango da, diagonalean eta aurpegiko maskara erabili beharrik gabe. Ilara bakoitzean bi pertsona joateko aukera ere badago, baina kasu horretan aurpegiko maskara eraman behar dute.


Etxebizitza berean bizi diren pertsonak ibilgailu berean joan ahal izango dira, eta muga bakarra ibilgailurako baimendurako plaza-kopurua izango da, eta ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea.


Ibilgailu batzuetan, beren ezaugarri teknikoengatik, eserlekuen ilara bakar bat egoten da, esaterako, ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo beste batzuetan. Horrelakoetan, gehienez ere bi pertsona joan ahal izango dira eta aurpegiko maskarak jarri beharko dituzte.


Bederatzi plazara arteko (gidaria barne) bidaiarien ibilgailu publikoetan gidariarena ez gainerako ilara gehigarri bakoitzean bi pertsona ere joan ahal izango dira, eta bidaiarien artean gorde ahal den gehienezko distantzia gorde beharko da, etxe berean bizi direnen kasuan izan ezik, kasu horretan hiru pertsona joan ahal izango dira


Bidaiarien garraiobide publikoetan erabiltzaile guztiek aurpegiko-maskarak erabili behar izango dituzte eta Osasun-Agintaritzak ezarritako neurriak errespetatu. Bidaiarien arten gutxienez metro eta erdiko distantzia, eta ahal bada bi metrokoa, gorde behar da derrigorrez, eta komeni da distantzia hori sarreretan aretoetan eta itxaroteko eremuetan ere mantentzea.


Autobusetan gidariaren atzeko lehen eserlekua beti hutsik egon behar da eta baimentzen diren gehienezko eserlekuen erdiak baino gehiago ezin dira okupatu. Bidaiariek hutsik izango dute aldameneko eserlekua, beste bidaiarietatik aldendu ahal izateko, etxe bereko pertsona ez bada behintzat.


[🆕EGUNERATUA] 17. Zein baldintzatan ibil daiteke motozikleta, ziklomotor eta L kategoriako ibilgailuetan?


Bi pertsona joan ahal izango dira,  baldin eta kasko integrala, biseraduna, edo maskara jantzita badaramete edota etxe berean bizi badira. Eskularruak erabiltzea ere derrigorrezkoa da.


18. Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira.?


Ez.  Bakarriki aurreikusita dago adinekoei, adingabekoei, menpekotasuna dutenei, desgaitasuna duten pertsonei, edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko denean.


19. Joan al daiteke odola ematera?


Bai, osasun-agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.


20. Joan al daiteke bigarren bizilekura?


Ez.


21. IAT iraungita daukan ibilgailu batekin zirkulatu ahal da?


Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria kontuan hartuta, Sektore Publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda geratu dira, eta berriz hasiko dira, haren indarraldia amaitzen denean. Egoera horietan zirkulatu daiteke.


IAT guneak irekitzen badira ere, epeak etenda daude.


Nolanahi ere, ez da onartuko indarrean dagoen urtea baino lehenagoko mugaegun-datarik


22. Baserrietan edo landa-eremuetan dauden animaliei jaten emateko joan-etorriak egin daitezke?


Bai.


23. Baimenduta daukate ordezkaritza sindikaleko eta patronaleko jarduerak egiten dituzten pertsonak mugitzea eta zirkulatzea?


Bai, baldin eta enplegatzaileei eta langileei asistentzia bermatzeko bada.