Igo
  • 2020/12/12

Galdakaoko Udaltzaingoak osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak gogorarazi nahi dizkie herritarrei (Eguneratua)

Abenduaren 11n eguneratua

Lehendakariaren 44 Dekretua argitaratu da, testu bakar batean batzeko eta prebentzio- neurri espezifikoak eguneratzeko, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Honakoak dira dekretuan jasotako neurri aipagarri eta eguneratuak.

PERTSONEN GAUEKO ZIRKULAZIO-ASKATASUNA MUGATZEA.

- Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak adierazitako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan gaueko ordutegian zirkulatzeko askatasunaren mugatzea mantenduko da, 22:00etan hasi eta muga hori 06:00etan amaituko da.

- Hala ere, aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, 2020ko abenduaren 24tik 25era bitarteko eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era bitarteko gauetan, zirkulazio-askatasunaren mugaren hasiera-ordua 01:30ean izango da, etxera itzuli ahal izateko soilik. Ordutegi hori ez da inola ere erabiliko hainbat gizarte-topaketatara joateko.

- Aurreko paragrafoetan ezarritako ordutegi-muga eta kasuak alde batera utzita, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak egiteko bakarrik zirkulatu ahal izango dute pertsonek erabilera publikoko bide edo espazioetatik:

a) Sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea.

b) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.

c) Albaitaritzako arreta-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik.

d) Lan-, lanbide-, enpresa-, erakunde- edo lege-betebeharrak betetzea.

e) Ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren.

f) Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzea eta hauek zaintzea.

g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.

h) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatuta badago.

i) Aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzea.

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO LURRALDE ETA NORBERAK BIZILEKUA DUEN UDAL- MUGARTEETAN PERTSONEN SARRERA ETA IRTEERA MUGATZEA..

- Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak aitortutako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko murrizketari eutsiko zaio.

- Bizilekua duten udalerri bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera muga kentzea erabaki da. Bizileku den lurralde historikotik pertsonen sarrera eta irteera ordea, 2020ko abenduaren 23ra arte mugatuta mantenduko da, artikulu honetan aurreikusitako salbuespenekin, eta lurralde historiko desberdinetako udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimendu egingo da.

- Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, 2020ko abenduaren 23tik 26ra bitartean, eta 2020ko abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 2ra bitartean, muga kendu egiten da Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren joan- etorrietarako, baldin eta senideen edo hurbileko pertsonen ohiko bizilekura joateko badira. Joan-etorri horiek egiteko aukera ematen da, baldin eta helmugako Erkidegokak ezarritako pertsona-taldeen gehienezko kopurua errespetatzen bada.

- Nolanahi ere, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik egindako joan-etorriak baimenduko dira, behar bezala justifikatuta badaude:

a) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.

b) Lan, lanbide, enpresa, erakunde edo lege-betebeharrak betetzea.

c) Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta hezkuntza-zentroetara joatea, haurhezkuntzako eskolak barne.

d) Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.

e) Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzea eta hauek zaintzea.

f) Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo gasolina-zerbitzuguneetara joatea.

g) Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko premiazko betebeharrak betetzea.

h) Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazioizapide atzeraezin batzuk egitea ere.

i) Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.

j) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.

k) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatuta badago.

- Igarotzen ari den zirkulazioari dagokionez, ez da inolako murrizketarik egongo artikulu honetan aurreikusitako mugak aplikatu behar diren lurralde- eremuetatik ari direnentzako.

- Arau honen ondorioetarako, interesdunak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena izan daiteke egiaztatzeko bidea, bertan adierazi behar du, bere erantzukizunpean betetzen dituela dekretu honetan mugikortasun-mugaren

salbuespenak justifikatzeko ezarritako betekizunak. Lekualdaketaren jatorriari, xedeari eta arrazoiari dagokienez egiaztatu nahi diren baldintzak zehaztu beharko dira adierazpen horretan, bai eta bisitatzen den senide edo hurbileko pertsonarekin harremanetan jartzeko datuak ere. Erantzukizunpeko adierazpenean jasotako edozein datu edo informazio zehatza ez bada edo faltsua bada, ezin izango da lekualdaketarekin jarraitu, dagozkion erantzukizunak alde batera utzi gabe. Dokumentu honen eranskinean, erantzukizunpeko adierazpenaren eredu bat eskaintzen da.

PERTSONA-TALDEAK ESPAZIO PUBLIKO ETA PRIBATUETAN EGOTEKO MUGA.

- Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak adierazitako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, eutsi egingo zaio pertsona-taldeek erabilera publikoko espazioetan (itxiak nahiz aire zabalekoak) eta erabilera pribatuko espazioetan egoteko duten mugari, ezin da sei pertsonako kopurua gainditu, bizikideak badira salbu, eta jendearentzeko irekiak dauden bulego, instalazio eta establezimenduei, bai eta adingabe edo mendekotasun-egoeran daudenei dagokienez ezartzen diren salbuespenei kalterik egin gabe.

- Hala ere, aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, 2020ko abenduaren 24tik 2020ko abenduaren 25era eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean, Gabonetako bazkari eta afariak egiteko familia-topaketek gehienez hamar pertsona izan behar dituzte. Taldean bi bizikidetza-unitate baino gehiago ez sartzea eta osaera aldatu ez dadila gomendatzen da eta, nolanahi ere, Covid-19arekiko kalteberatasun-egoeran dauden pertsonekin arreta berezia jartzea.

- Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 7.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, artikulu honetan aurreikusitako mugaren barruan ez dira sartuko lan-, hezkuntza- eta erakunde-jarduerak, ez eta araudi aplikagarrian berariazko neurriak ezartzen direnak ere.

INTERPRETAZIOAK ETA APLIKATZEKO IRIZPIDEAK

Bizi naizen Lurralde Historikoko edozein udalerrira joan naiteke?

Bai, 2020ko abenduaren 12ko 00:00etatik aurrera.

Beste Lurralde Historiko batean egon arren, sar naiteke udalerri mugakidean? Eta beste Autonomia-Erkidego batean badago?

Beste lurralde historiko batean badago, bai, gainerako udalerrietako baldintza berberetan. Ezin da udalerri mugakidera sartu beste autonomia-erkidego batean badago, EAEtik irtetea mugatuta baitago, aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

Joan naiteke Euskadiko beste lurralde historiko batzuetara?

Oraingoz ez, aurreikusitako salbuespenak izan ezik. 2020ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera egin daitezke horrelako joan-etorriak.

EAEtik kanpoko beste autonomia-erkidego batzuetara joan naiteke?

Senideen eta hurbilekoen ohiko bizilekura joateko aurreikusitako salbuespenetan soilik, 2020ko abenduaren 23tik 26ra eta 2020ko abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 2ra bitartean izan ezik.

Joan naiteke Euskaditik kanpo dagoen nire bigarren egoitzara?

Ez, aurreikusitako salbuespenak izan ezik.

Autonomia-erkidego berean dagoen bigarren etxebizitza batera joan naiteke?

Abenduaren 23ra arte, bizi zaren lurralde historikoko etxebizitza batera joan zaitezke. Adierazitako datatik aurrera, Euskadin kokatutako etxebizitzetara.

Nola justifika dezaket joan-etorrien arrazoia?

Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpenaren egiaztagiri bat eraman ahal izango da. Egiaztagiri hori sinatutako dokumentu bat da, eta adierazten du dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko.

Zenbat lagun bildu gaitezke, 6 edo 10?

Gehienez ere sei pertsona elkartu ahal izango dira, salbu eta bizikideak badira. Hala ere, 2020ko abenduaren 24tik 2020ko abenduaren 25era bitartean eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era bitartean, Eguberrietako bazkari eta afariak egiteko familia-topaketek ez dute hamar pertsonako gehieneko kopurua gaindituko.

Baimenduta al dago adinekoen egoitzetara joatea?

Bai, baldin eta zentroak berak baimendutako bisitak badira.

Espetxeetara joateko aukera dago?

Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena badu.

Beste Lurralde Historiko batera joan daiteke pertsona bat aireportura, geltokietara eta abarrera jasotzera edo eramatera?

Bai.

Nola justifikatuko litzateke Udaltzaingoaren / Ertzaintzaren aurrean desplazamenduaren arrazoia adinekoen edo adingabeen zaintza dela?

Zaindu beharreko pertsonaren ardura duen pertsonak egindako ziurtagiri bidez. Familia- harremana egiaztatu beharko du eta zaindu behar den pertsona identifikatuko du. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez ere egiaztatu ahal izango da, eta bertan zaindu behar den pertsonaren helbidea eta telefonoa jarriko dira.

Maskota atera dezaket 22:00etatik aurrera?

Maskota ezin da paseatzera atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Salbuespenetan aurreikusita dauden jarduerak soilik egin daitezke eta, maskotei dagokienez, urgentziazko arrazoiengatik albaitaritza-zentrora eraman daitekela, edo sendagaiak, osasun-produktuak edo premia biziko beste ondasun batzuk erosteko lekualadatu daitekela zehazten du.

Baimentzen al da arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarte eta antzekoen lanagatik lekualdatzea?

Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat hartzen baita.

Euskadin sar al daitezke konfinatu gabe dauden Autonomia-Erkidegoetako turistak?

Soilik sartu ahal izango dira legez ezarritako salbuespenak betetzen dituztenak, eta beste lurralde batera joateko bertatik igaro behar dutenak.

Nola arautzen dira Euskadin kokatuta dauden eta barrendegiak diren udalerrien gaiak?

Barrendegi diren udalerriek inguratzen dituen lurralde historikoko tratamendua jasoko dute (Trebiñu, Villaverde..).

Nire Lurralde Historikotik kanpo joan naiteke beilatoki eta ehorzketetara?

Euskadiko beste lurralde eta udalerri batzuetara joateko baimena ematen da, bigarren mailara arteko ahaideen heriotzagatik.

Baimenduta al dago akziodunen edo kooperatibisten batzarretara joatea?

Bai. Era horretako ekitaldietara joatea baimenduta dago, eta ez du inolako lurralde- mugarik. Desplazamendua justifikatzen duen eta erakunde antolatzaileak egin eta bete duen agiri indibidualizatu bat eraman beharko da.

Ibilgailuaren IATa pasatu behar badut eta izapidea 22:00ak baino beranduago amaitzen badut, baimenduta al dago desplazamendua?

Bai, eta bizilekura zuzenean joan behar da eta, betiere, egin den izapidea egiaztatzen duen agiria behar da.

LEHENDAKARIAREN 44/2020 DEKRETUAREN ERASKINAREN LABURPENA.

Maskarak nahitaez erabili behar dira.

Nahitaez erabili behar dute maskara sei urtetik gorako pertsonek, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekita daudenean, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean.

Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Betebehar hori ez da eskatuko, baldin eta, lan-tipologia edo -baldintzak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen badute. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da.

Maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluak adierazitako kasuetan izan ezik, maskarak erabiltzearen salbuespena ziurtagiri mediko ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta zerbitzuetan, salbuespen gisa irekita daudenak, maskara erabiltzeko betebehar hori elikagaiak edo edariak hartzen diren unean bakarrik baztertzen da. Bestela, maskara erabili egin beharko da.

Maskara behar bezala erabili behar da; hau da, maskarak sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (kokotsa barne) estali behar du.

Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute betebehar hori betetzen dela.

Eska daitekeen higiene eta prebentzio neurriak.

Ezin izango da bide publikoan edo aire zabaleko guneetan erre, baldin eta ezin bada gutxienez 2 metroko pertsonarteko gutxieneko distantzia errespetatu. Muga hori tabakoa inhalatzeko veste edozein gailu erabiltzeko ere aplikatuko da, hala nola zigarro elektronikoak, "vapers" ak, ur-pipak, katximbak edo antzekoak.

Establezimenduak, instalazioak eta jokoak.

Merkataritza-gune guztiek, erregaiak txikizka banatzeko zerbitzuguneek izan ezik, dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, eta, nolanahi ere, gehienez ere 21:00etan. Farmaziek beren ordutegi-erregimenari eutsiko diote.

Establezimenduek, instalazioek eta lokalek jendaurrean jarri beharko dute gehieneko edukiera, langileak barne, eta barnean edukiera hori eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen direla, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, edukiera hori inoiz ere gainditu ez dadin. Maskara erabiltzea behar-beharrezkoa da barnealdean.

Debekatuta dago mota guztietako establezimenduetan alkohola saltzea 21:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian. Debekatuta dago alkohola bide publikoan kontsumitzea.

150 metro koadro baino gehiagoko merkataritza-establezimendu, instalazio eta lokalek edukieraren ehuneko 60 baimendu beharko dute gehienez. Merkataritza-guneetan edukiera hori bera aplikatuko da solairu eta saltoki bakoitzean, merkataritza-azalera edozein dela ere. 150 metro koadro arteko azalera duten establezimendu, instalazio eta lokalek edukieraren ehuneko 75eko edukiera izan beharko dute gehienez. Establezimendu, instalazio eta merkataritza-lokaletan, ezin izango da eremu komunik okupatu pertsonen joan-etorria ez den beste erabilera baterako.

Beilatokiak eta ehorzketak.

Beilatokiak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan, behar bezala gaituta, gehienez ere 30 pertsona aire zabaleko espazioetan eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratutakoen kopurua txikiagoa bada, ezin izango da baimendutako edukieraren ehuneko 50 gainditu.

Hildakoaren ehorzketarako edo erretzeko agurrerako segizioan gehienez 30 pertsonek parte hartu ahal izango dute, betiere eremu irekian egiten bada. Ekitaldia leku itxian egiten bada, 10 pertsona izango dira gehienez, eta pertsonen arteko segurtasun-tarteari eutsiko zaio beti.

Gurtzarako lekuak.

Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren ehuneko 35 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera gurtzara bideratutako espazioko leku publikoan argitaratu beharko da.

Merkatuak.

Bide publikoan, aire zabalean jarduten duten merkatuen kasuan edo sedentarioa ez den salmentan, merkatu txiki gisa ezagutzen direnak, ezin izango dira ohiko edo baimendutako postuen ehuneko 50 baino gehiago izan; elkarren ondoko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea egon beharko da, eta bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola bermatzeko.

Maskara nahitaez erabili beharko da, eta pertsonen arteko segurtasundistantzia 1,5 metrokoa izango da.

Euskaltegiak, akademiak, autoeskolak, eskolak eta arautu gabeko prestakuntza zentroak.

Euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, eskoletan eta arautu gabeko prestakuntzazentroetan, publiko zein pribatuetan, egiten den jarduera aurrez aurre eman ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

Ostalaritza, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak.

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta -zerbitzuak jendearentzat berriro ireki

ahal izango dira, honako arau hauen arabera:

5.000 biztanletik gorako udalerrietan, berriz irekitzeko azken 14 egunetan Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua, 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago izan beharko da, eta establezimenduak itxita egon beharko dira aipatutako tasa hori berdina edo handiagoa bada. Osasun Sailburuordearen ebazpen bidez, aste bakoitzeko astelehen eta ostegunetan zabalduko da Euskadiko udalerrien Tasa zerrenda, eta erreferentzia hori eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera establezimenduak irekitzeko edo ixteko.

5.000 biztanletik beherako udalerrietan, tokiko egoera epidemiologikoak edo kutsatze- agerraldiek hala eskatzen dutenean, Osasun Sailak bidezko neurriak hartuko ditu establezimenduak ixteko.

Ostalaritzako eta jatetxe establezimendu guztiak, zerbitzuguneetako zerbitzuak izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dira, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki.

Hitzordua hartuta establezimenduan eskaera jasotzeak 21:00ak arte egin ahal izango dira eta, edonola ere, itxita egon beharko dira beste edozein zerbitzu publikorako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon ahal izango dira 20:00ak eta 06:00ak bitartean, iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

Txokoak,  elkarte  gastronomikoak,   lonjak   eta   antzekoak   itxita   egongo   dira. Berriz irekitzeko gaituta dauden ostalaritza eta jatetxe establezimenduek aire zabaleko terrazetan eskaini ahal izango dute zerbitzua, eta barruan gehieneko edukieraren ehuneko berrogeita hamar izango dute erabilgarri. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da. Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute sei baino gehiago izan. Lau lagunentzako prestatutako mahaietan lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira, eta bi mahai batu ahal izango dira gehienez sei laguneko talde baterako.

Berariaz gomendatzen da establezimendu barruan telebistaz igortzen diren kirol- ekitaldiak kolektiboki ez ikustea.

Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea.

Ostalaritzako eta jatetxeetako zerbitzua ematerakoan, ahalik eta intentsitate handienarekin egin beharko dira higiene eta prebentzio neurriak.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

Kultura jarduerak eta ikuskizunak.

Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.

Bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik. Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kontsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan.

Hala ere, paragrafo honetan xedatutakoa dela eta, 2020ko abenduaren 21etik 2021eko urtarrilaren 6ra bitartean, ezin izango da aurrez aurreko ekitaldirik egin, baldin eta aglomerazioak eragiten badituzte, hala nola kantu-taldeak Gabon gauean edo Errege bezperan; kaleko jaiak, kanpaikadak direla eta; Santo Tomas eguneko ospakizunak; "San Silvestreak" edo antzeko kirol-probak; edo kabalgatak edo mugimenduan dauden beste ekitaldi batzuk, adibidez Olentzero eta Errege Magoak direla eta.

Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol gune itxietan, edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak erabiliko dira.

Aire zabaleko kultura jarduerak eta ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 50eko gehieneko edukierarekin, eta gehienez ere 600 pertsona.

Maskara nahitaez erabili beharko da.

Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak/ Aire zabaleko jarduera fisikoak/ Igerilekuak.

Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola, eta bertan behera geratuko da taldeko edozein kirol-jarduera, bai entrenamenduan, bai lehiaketan, atal honetan jasotako salbuespenetan izan ezik.

Honako hauek egin ahal izango dira:

- Lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.

- Kirol federatuaren entrenamenduak, gehienez ere sei pertsonako taldeetan egin ahal izango direnak. Eskola-kirolaren berrekitea Eguberri-aldiaren amaierara arte atzeratzen da, betiere gabonen osteko epidemia-egoerarekin bat etorriz.

- Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukieraren ehuneko 40ra mugatuta.

- Jarduera fisikoa edo kirola egiteko, igerilekuetan izan ezik, maskara erabili beharko da, eta nahitaez erabili beharko da gimnasio edo esparru itxietan, hiri- inguruetan eta jende asko biltzen den lekuetan ere. Jarduera fisiko biziko aparteko uneetan eta lehiaketetan bakarrik baimenduko da maskara ez erabiltzea.

- Gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin bakarrik erabili ahal izango dira aldagelak. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia.

Debekatuta dago jendeak kirol-ekitaldietara joatea.

Jokoa eta apustuetarako establezimenduak eta lokalak.

Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea erabaki da.

Lurralde Garraioa.

EAEko hiru lurralde historikoetako garraio publikoak, edozein motatakoak eta lurralde bakoitzeko barne eremukoak, gehienez 23:00etan irten beharko dute. 2020ko abenduaren 24tik 25era bitarteko eta 2020ko abenduaren 31tik 2021eko urtarrilaren 1era arteko gauetan, ordutegi hori egun horietan 01:30ak arte luzatzen den zirkulazio- askatasunaren mugara egokitu dadila gomendatzen da.

Ehiza eta arrantza jarduera.

Ehiza-jarduera baimenduta dago modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.

Baimenduta dago ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun- tartea 1,5 metrokoa izan.

Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak.

Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horien azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadroko pertsona bateko gehieneko edukiera errespetatzen bada.

Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere.

Ostalaritza eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak.

Otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duenaren, III. eta IV. multzoetan sailkatutako establezimenduak ixtea erabaki da, salbuetsi egiten dira beren jarduera I. eta II. multzoetarako erregulazioaren arabera garatzen dutenak, eta dagokien udal-baimena badute.

LEHENDAKARIAREN 44/2020 DEKRETUAREN ERASKINAREN

INTERPRETAZIOAK ETA APLIKAZIO-IRIZPIDEAK

Nahitaezkoa al da ibilgailu pribatu batean maskara erabiltzea pertsona batek baino gehiagok bidaiatzen duenean?

Bai, bizikidetza-unitate bereko pertsonak direnean izan ezik.

Nahitaezkoa al da maskara janztea aire zabalean jarduera fisikoa eta kirola egiteko?

Aire zabalean jarduera fisikoa egitean, nahitaezkoa da maskara erabiltzea herri inguruetan eta jendetza elkartu daitekeen lekuetan. Ez da nahitaezkoa maskara janztea mendian ibiltzeko.

Jarduera fisiko biziko aparteko uneetan eta lehiaketetan bakarrik baimenduko da maskara ez erabiltzea.

Zer da kirolari erdi-profesionala?

Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, baita dagokion Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan jarduten direnak ere, guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira maila absolutu goreneko herri-kirol lehiaketak.

Txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak, irekita egon al daitezke?

Debekatuta dago txokoetan, elkarte gastronomikoetan, lonjetan eta antzekoetan inolako jarduerarik egitea, eta itxita egon beharko dute.

Eta kannabis-elkarteen lokalak?

Ez, itxita egon behar dute.

Zer zerbitzu eman ditzakete ostalaritzako-establezimenduek eta jatetxeek?

Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera mugatua izango dute. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

Zer ordutegi dute ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek?

06:00etan ireki ahal izango dute, eta 20:00etan itxi beharko dute.

Janari-eskaerak jaso eta banatu al daitezke ostalaritza-establezimenduetan?

Bai, 21:00ak arte eta bertan jasotzeko aurretik hitzordua hartuta. 22:00ak arte etxez etxeko banaketa baino ezin da egin.

Zer ordutegi dago baimenduta zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe- zerbitzuetarako?

Irekita egon ahal izango dira ezarritako berezko araubidearen arabera, baina 20:00etatik 06:00etara iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

Nola banatzen dira erabiltzaileak ostalaritza-establezimenduetako mahaietan?

Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute sei baino gehiago izan. Lau lagunentzako mahai prestatuetan lau bezero bakarrik bildu ahal izango dira, eta bi mahai batu ahal izango dira gehienez sei laguneko talde baterako.

Nola kontsumitzen da ostalaritza-establezimenduetan?

Barran edo zutik kontsumitzea debekatuta dago barruan zein kanpoan, eta erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Berariaz gomendatzen da establezimendu horietako terrazetan eta inguruetan ez erretzea; nolanahi ere, gutxienez bi metroko pertsonarteko distantzia gorde beharko da.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzeko unean izan ezik.

Ostalaritza-establezimenduetan, jolas-makinetan, jokoetan edo apustuetan erabil daiteke?

Establezimendu horietan ezin da jolas-makinarik, jokorik edo apusturik erabili.

DEKRETU OSOA HEMEN IRAKUR DAITEKE 👇🏼