Igo
  • 2020/05/05

Galdakaoko Udaltzaingoak osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak gogorarazi nahi dizkie herritarrei (Eguneratua)

Maiatzaren 4an eguneratua

Merkataritza-jarduerak edo antzekoak irekitzeari buruz.


[🆕EGUNERATUA] 1. Ze merkataritza-lokal egon daitezke irekita?


Hauek bakarrik: janari dendak gozoki-dendak eta gozotegiak barne, edari dendak, farmaziak,  osasun-zerbitzuak baina ezarritako murriztapenekin (larrialdia edo atzera ezinezko tratamenduak), optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritza-klinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru-erakundeak. Abokatuak, gestoriak  eta finken administrazioko bulegoak.  Horiez gain, txikizkako merkataritza-lokalak eta zerbitzuak ematekoak ere irekita egon daitezke, baina bi horiek deseskalatze-prozesuko 0 fasean ezarritakoaren arabera.


[🆕EGUNERATUA] 2. Jatetxeek eta janari prestatua saltzen duten establezimenduek lan egin dezakete?


Jatetxeek eta janari prestatua saltzen duten establezimenduek janaria etxeetara eraman ahal dute eta bezeroak establezimendura joan daitezke janaria jasotzera, baina ezin dute janaria establezimenduen barruan kontsumitu.


3. Okindegiek saldu al dezakete edaririk, kafea barne dela?


Eramateko bakarrik sal ditzakete produktuak, inola ere ez establezimenduan kontsumitzeko.


4. Nekazaritza- azokak eta -merkatuak?


Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu eta elikagaiak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizionalak (normalean astean behin egiten direnak) egin ahal dira, baina ezinbestekoa izango da hainbat osasun-neurri errespetatzea.


Baina Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan egiten diren nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizional batzuk aldi baterako etenda geratuko dira, hain zuzen, jai-girokoak edo gizarte- eta aisialdi-izaera dutenak.


5. Denda-ibilgailuen bidez kalez kale saltzen ibiltzea.


Premia-premiazko produktuak kalez kale saldu ahal dira, baldin eta Udalak emandako gaikuntza-ziurtagiria baldin badaukate. Osasun Agintaritzak ezarritako higiene- eta osasun-neurriak errespetatu beharko dira. Ordutegia mugatuta egongo da: 8:00etatik 15:00ak arte.


[🆕EGUNERATUA] 6. Automozioko tailer mekanikoak eta mantentze-lanetarako?


Bai, konponketetarako eta mantentze-lanetarako, piezak saltzeko ere bai, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta.


7. Jendearentzat irekita egoteko baimenik ez daukaten establezimenduek barruan mantentze- eta hobetze-lanak egin ditzakete?


Bai, norberaren konturako langilea bada.


8. Beilak, kultu-tokiak, eta hileta-zeremonia zibil eta erlijiosoak.


Beilak debekatuta daude instalazio mota guztietan, publikoetan zein pribatuetan, baita etxebizitza partikularretan ere.


Ezin da hileta-erlijio kulturik egin, ezta hileta-zeremonia zibilik ere. Hildakoak lurperatu ahal dira edo hildakoa errausteko agurra egin ahal da, baina horietan, gehienez, hiru senide edo hurbileko pertsona egon daitezke, baita, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko kasuak kasuko konfesioko kultu-zerbitzaria edo horren antzeko pertsona ere. Dena den, bertaratutakoen artean gutxienez metro eta erdiko distantzia gorde behar da beti.


9. Baratzetako edota negutegietako lanak eta haien antzekoak


Baldin eta jarduera profesionala bada, baimenduta daude.


10. Familiako baratzetan lan egin ahal da?


Bai, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira. Bigarren bizilekuan dauden baratzeak ez dira baimen honen barruan sartzen.


Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.


Lurzoruan bertan edo hor dauden instalazioetan (behin betikoak zein aldi baterakoak izan) ezin da inolako ekitaldirik edo ospakizunik egin.


[🆕EGUNERATUA] 11. Nekazaritzako elikagaien establezimenduak eta kooperatibak.


Ireki ahal dira, maila profesionalean zein partikularrean animalientzako elikagaiez eta nekazaritza-ekoizpenerako beharrezkoak diren produktuez hornitzeko helburuarekin.


12. Hotelak, apartahotelak eta landa-etxeak irekitzea.


Irekiera etetea agindu da. Salbuespen gisa, funtsezko zerbitzutzat jotako turismo-ostatuak ireki ahal izango dira kasu jakin batzuetarako.


13. Eraikinetako lanak.


Eraikinetan obrak egin ahal dira, baldin eta obrako lanekin erlazionatuta ez dauden pertsonekin interferentziarik eragiten ez badute.


Obrak egin ahal dira lokaletan, etxebizitzetan edo inor bizi ez den eraikineko eremu mugatuetan, obrek irauten duten bitartean han bizi direnak sartu ezin diren eremuetan eta beti ere baldintza hauekin:




  • Sektorizatu gabeko eremu komunetatik langileak eta materialak zirkulatzea mugatuta egon behar da eta eraikineko auzokideekin harremanetan ez egoteko hartu beharreko neurriak hartu behar dira.

  • Lokal, etxebizitza edo eremu horietara sartuko dira lanaldiaren hasieran eta horietatik aterako dira lanaldiaren amaieran.



Joan-etorriei buruz.


1. Ziurtagiri edo agiriren bat eraman behar al dute langileek haien lantokira oinez edo autoz joan ahal izateko?


Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea.


Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere badago eredu bat eta horien antzeko beste eredu batzuk ere baliozkotzat jotzen dira


Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, egin beharreko egiaztapenak egingo dira.


[🆕EGUNERATUA] 2. Pertsona bat ibil al daiteke bide publikoetan?


Pertsonek honako kasu hauetan zirkulatu ahal izango dute bide edo eremu publikoetatik:


a) Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko  eta, ezarritako baldintzen arabera, deseskalatze-prozesuko 0 Fasean baimendutakoak ere bai (esaterako, txikizkako merkataritza-lokaletara, ile-apaindegietara joateko,etab.)


b) Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.


c) Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.


d) Ohiko bizilekura itzultzeko.


e) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.


f)  Finantza-entitateetara, aseguru-entitateetara, notaritzetara, abokatuengana, gestorietara edo finken administrazioko bulegoetara joateko.


g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.


h) Antzeko beste jarduera batzuk egiteko.


Joan-etorri horiek, oinez egiten direnean, banaka egin beharko dira, salbu eta desgaitasuna duten, eta, horren ondorioz, portaera aldaketak izaten dituzten pertsonei (esaterako, autismoarekin edo jokabide disruptiboekin lotutako gaixotasunak) adingabeei edo adinekoei laguntzeko bada,  bada edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik ez bada.


14 urtetik beherakoak heldu arduradunarekin joan ahal dira, heldua baimendutako jarduerak egitera joaten denean.


Hala ere,  joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko eskatzen da.


[🆕EGUNERATUA] 3. Aire zabalean egiten den jarduera fisiko ez profesionalaren erregulazioa (paseoak eta banakako kirola).


Zer baldintza bete behar dira jarduera fisikoa egin ahal izateko?:




  • 14 urtetik gorakoa izatea.

  • Kirol indibidualeko jarduera izatea, beste batekin kontakturik izan gabe egiten dena.

  • Egunean behin, ezarritako ordutegi-tarteen arabera. Ez dago denbora mugarik.



Non egin ahal da?:




  • Edozein bide edo esparru publikotan, natur-eremu eta berdeguneetan ere bai, ezarritako mugak betez.

  • Ezin da kirol instalazio itxietan egin.

  • Jarduera fisikoa egitera joateko ezin da motordun ibilgailurik edo garraiobide publikorik erabili.



Paseoak nola egingo dira?




  • Bi pertsona elkarrekin atera ahal dira, elkarrekin bizi badira eta gehienez ere ohiko bizilekutik kilometro bateko radioan ibili ahal izango dira.

  • Kontaktu fisikoa eskatzen ez duen banakako kirola nola egingo da?

  • Banaka egin behar da, salbu eta lagunduta joatea behar-beharrezkoa bada, eta norbera bizi den udalerriaren barruan.



Senderismoa egin ahal da?




  • Bai, lehiazkoa ez den kirol-jarduera baita.



Kutsatzeak eragozteko zer egin behar da?




  • Arau orokor gisa, jarduera horietan pertsonen arteko gutxienez 2 metroko tartea gordeko da.



Beharrezkoa ez bada, ez da geldialdirik egingo.


Zeintzuk dira banakako kirola eta paseoak egiteko ordu-tarteak?




  • 14 urtetik gorakoak 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.

  • 70 urtetik gorakoak eta menpekotasuna daukaten pertsonak (haiekin bizi den batek lagunduta atera behar dutenak) 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.

  • Salbuespenez, osasun-arrazoiengatik eta kontziliazio-arrazoiengatik egin ahal izango da jarduera fisikoa ezarritako ordu-tarteetatik kanpo.



5.000 biztanletik beherako udalerrietan ez da ordu-tarterik ezarriko eta aipatutako jarduera guztiak egin ahal izango dira 06:00etatik 23:00etara.


Eta kirol-jarduera profesional eta federatua?




  • Kirolari profesionalek entrenamenduak egin ahal izango dituzte, banaka, aire zabalean eta bizi diren probintziako mugen barruan. Entrenamenduen iraupena eta ordutegia, kirolerako sasoi fisikoa mantentzeko beharrezkoa dena izango da.

  • Kirol profesionalak direla egiaztatzeko erabili ahal izango da kasuan-kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia edo goi mailako kirolaria izatearen ziurtagiria.



Aurreko paragrafoaren barruan sartzen ez diren kirolari federatuek entrenamenduak egin ahal izango dituzte banaka, aire zabalean, egunean bi aldiz, 6:00etatik 10:00etara bitartean eta 20:00etatik 23:00etara bitartean eta bizi diren udalerriko mugen barruan. Kirolari federatuak direla egiaztatzeko kasuan kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia erabili ahal izango dute.


[🆕EGUNERATUA] 4. Eta 14 urtetik beherakoen joan-etorriak?


14 urtetik beherakoek egunean paseo bat eman ahal izango dute. Paseoa emateko taldean gehienez heldu arduradun bat eta hiru ume joan ahal izango dira, etxearen inguruan eta 12:00etatik 19:00etara. (salbu eta 5000 biztanletik beherako udalerrietan, horietan ez baitago ordu-tarte mugaturik).


Heldu arduraduna da adin nagusiko pertsona bat, gaur egun umearen etxe berean bizi dena edo etxe horretan adingabea zaintzen lan egiten duena. Heldu arduraduna umearen gurasoa, edo legezko edo izatezko zaintzailea, harrerako gurasoa edo kuradorea ez bada, heldu horrek horien aldez aurretiko baimena izan beharko du.


Gehienez, ordubete atera ahal izango dira 12:00ak eta 19:00ak bitartean. Erabilera publikoko edozein esparrutatik edo bidetatik ibili ahal izango dira, baimendutako berdeguneetatik eta natur-guneetatik ere bai, baldin eta adingabearen etxebizitzatik gehienez ere kilometro batera badago eta hirugarren batzuekin gutxienez bi metroko tartea gordetzen bada. Aire zabaleko haurrentzako aisialdi-eremuetara ezin da sartu, ezta kirol instalazioetara ere.


Umeek beren jostailuak erabili ahal izango dituzte, baina ezin izango dituzte familiakoak ez diren beste pertsona batzuekin partekatu.


5. Osasun-arazoak dituzten pertsonak atera ahal dira etxetik?


Bai, baldin eta jarduera zehatz bat egin beharra ezartzen duen mediku-ziurtagiria edo -justifikantea baldin badaukate erakusteko.


6. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara erosketak egitera joatea baimenduta dago?


Ahalik eta joan-etorri gutxien egin behar dira elikagaiak eta baimendutako produktuak erostera joateko, eta hurbileneko tokietara joan behar da. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara joan ahal da, bakoitza bizi den udalerritik hurbil dagoenera.


Horrez gain, ohiko bizilekutik lantokira edo lantokitik ohiko bizilekura doan ibilbidean dauden saltoki eta azalera handietara erosketak egitera joatea baimenduta dago.


7. Mendeko familiartekoak bisitatu al daitezke?


Bai, zaintza eta laguntza emateko.


8. Mendeko pertsona bat naiz. Arreta ematen didan pertsona etorri ahal izango da?


Bai, baimendutako oinarrizko zerbitzuetako bat da.


9. Adingabeen zaintza aldatzeko mugitu al naiteke?


Bai, adingabe bat artatzea dela ulertzen da.


10. Utzi al ditzaket seme-alabak normalean zaintzen dituen pertsonaren kargura lanera joan behar badut?


Bai, adingabeak edo mendekoak zaintzea dela ulertzen da.


[🆕EGUNERATUA] 11.  Haurrak parkera eraman ditzaket?


Bai, 14 urtetik beherakoen mugimenduetarako irizpidean ezarritako mugen barruan.


12. Jaitsi al daiteke zaborra kalera?


Bai, hurbilen dagoen gunera, eta ezinbestekoa den denboran.


[🆕EGUNERATUA] 13. Maskota kalera atera al dezaket paseatzera?


Bai, banaka, edo 14 urtetik beherakoek lagunduta, behar beste denboraz eta etxebizitzatik hurbil.


Onartutako neurri berrien arabera, paseatzera edo kirola egitera ateratzean edo haurren irteera kontrolatuetan txakurrak ere eraman daitezke, beti ere udal ordenantzak errespetatuz, osasun- eta higiene-neurriak gordez eta jende gehiegi ez dabilela zainduz


[🆕EGUNERATUA] 14. Joan al daiteke parkera, hondartzara edo mendira?


Bai, paseatzeko, kirola egiteko edo haurrak ateratzeko onartutako neurriek mugen barruan.


[🆕EGUNERATUA] 15. Zeintzuk dira, lurreko garraioan, ibilgailuetan joan ahal izateko baldintzak?.


Bederatzi plazara arteko ibilgailu pribatuetan ilara bakoitzean pertsona bakar bat joan ahal izango da, diagonalean eta aurpegiko maskara erabili beharrik gabe. Ilara bakoitzean bi pertsona joateko aukera ere badago, baina kasu horretan aurpegiko maskara eraman behar dute.


Ibilgailu batzuetan, beren ezaugarri teknikoengatik, eserlekuen ilara bakar bat egoten da, esaterako, ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo beste batzuetan. Horrelakoetan, gehienez ere bi pertsona joan ahal izango dira eta aurpegiko maskarak jarri beharko dituzte.


Bederatzi plazara arteko (gidaria barne) bidaiarien ibilgailu publikoetan gidariarena ez gainerako ilara gehigarri bakoitzean bi pertsona ere joan ahal izango dira, eta bidaiarien artean gorde ahal den gehienezko distantzia gorde beharko da.


Bidaiarien garraiobide publikoetan erabiltzaile guztiek aurpegiko-maskarak erabili behar izango dituzte eta Osasun-Agintaritzak ezarritako neurriak errespetatu. Bidaiarien arten gutxienez metro eta erdiko distantzia, eta ahal bada bi metrokoa, gorde behar da derrigorrez, eta komeni da distantzia hori sarreretan aretoetan eta itxaroteko eremuetan ere mantentzea.


Autobusetan gidariaren atzeko lehen eserlekua beti hutsik egon behar da eta baimentzen diren gehienezko eserlekuen erdiak baino gehiago ezin dira okupatu.


16. Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira.?


Ez.  Bakarriki aurreikusita dago adinekoei, adingabekoei, menpekotasuna dutenei, desgaitasuna duten pertsonei, edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko denean.


17. Irten al daiteke kontratu bat, agiri bat edo antzeko zerbait sinatzera?


Arrazoi justifikatu batengatik bada bakarrik, eta atzeraezina bada.


18. Pakete-banatzaileek zirkulatu al dezakete euren lana egiteko?


Bai, indarrean dagoen araudiaren murrizketen arabera.


19. Joan al daiteke odola ematera?


Bai, osasun-agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.


20. Joan al daiteke bigarren bizilekura?


Ez.


21. Etxe-aldaketako garraioak.


Ez, norberaren konturako langileek egiten ez badute.


22. IAT iraungita daukan ibilgailu batekin zirkulatu ahal da?


Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria kontuan hartuta, Sektore Publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda geratu dira, eta berriz hasiko dira, haren indarraldia amaitzen denean. Egoera horietan zirkulatu daiteke. Nolanahi ere, ez da onartuko indarrean dagoen urtea baino lehenagoko mugaegun-datarik


23. Baserrietan edo landa-eremuetan dauden animaliei jaten emateko joan-etorriak egin daitezke?


Bai.


24. Baimenduta daukate ordezkaritza sindikaleko eta patronaleko jarduerak egiten dituzten pertsonak mugitzea eta zirkulatzea?


Bai, baldin eta enplegatzaileei eta langileei asistentzia bermatzeko bada.