Igo
  • 2021/01/26

Galdakaoko Udaltzaingoak herriko estanko bat lapurtzen saiatzeagatik atxilotutako pertsona, kartzelan

Joan den asteazkenean, urtarrilaren 20an, Galdakaoko Udaltzaingoak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ihes egiten ari zela, gure herriko estanko batean lapurreta egiten saiatu ondoren.

Pertsona hori 19:00ak aldera atxilotu zuten, bere ibilgailuan gure herritik alde egiten saiatzen ari zela. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizon honek lotura du duela gutxi Zornotzan eta Lemoan egindako beste bi lapurretekin. Ikerketa iturrien arabera, arma simulatu bat erabili zuen hiru kasuetan eta Galdakaoko erdiguneko kale batean aurkitu zuen arma simulatua, egindako azken lapurreta-saiakeratik ihes egiteko bidean bota zuena.


Atxilotuak gertakariei lotutako aurrekari polizialak ditu, eta larunbatean epailearen esku utzi zuten. Epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.


Galdakaoko Udalak bat egin du gure udalerriko Udaltzaingoak hainbat estamentutatik jaso dituen zorion adierazpenekin.