Igo
  • 2018/04/26

Galdakaoko udalekuetarako inskripzino-epea maiatzaren 2tik 11ra izango da eta guztira 550 plaza eskaintzen dira

Galdakaoko udalaren Euskara Zerbitzuak ezarri duenez, aurtengo udalekuetarako inskripzino-epea maiatzaren 2tik 11ra izango da.


Inskripzinoa egiteko lekuak eta ordutegia ohikoak izango dira:


ESAN bulegoa: 08:00-15:00


Hezkuntza eta Euskara (Torrezabal KE): 09:00:13:30


Txapelena KE: 15:30-20:30


Aperribai HI: 09:00-13:30 / 15:00-16:30


Udalekuak uztailaren 2tik 20ra bitartean garatuko dira eta 3 eta 11 urte arteko umeei zuzenduta dagoz. Aurtengoan, 2017ko 525 plaza izatetik aurtengo 550 plaza eskaintzera pasauko dira


Momentu honetan, uri-udalekuak euskeraz antolatu, kudeatu eta exekutatzeko lehiaketa zabalik dago, gehienez, 80.000 euroko aurrekontua izango dabe, eta 2019rako luzatzeko aurkera be izango da.


Udalekuak planteatzen dira umeek udako aisialdian euren artean euskerea erabiltea sustatzeko helburuagaz. Era berean, umeen arteko bizikidetza eta parte-hartze ohiturak be bultzatu gura dira.


Aurten gehienez 550 plaza eskainiko dira, holan banatuta (aldez aurreko banaketa):


3-7 urte (2015-07-02-2011-01-01) . 325 plaza


8-11 urte (2007-01-01-2010-12-31) . 225 plaza


Zonaldeka, plazen banaketa ondokoa litzateke (ustezko banaketa):


. Aperribai: 70 plaza.


. Herrigunea: 370.


. Usansolo: 110.


Galdakaoko udalaren Hezkuntza eta Euskara Arloak eskubidea izango dau plaza-kopurua, baita begirale-kopurua be, egokitu ahal izateko, inskripzinoa ezagutu ondoren eta adin-tarte bakotxa ikusita, benetan dagoan errealidadearen arabera, plazen guztirako kopurua gainditzen ez dan bitartean. Inskripzino-kopuruak, eskaini dan guztirako kopurua gaindituko baleu, zozketa egingo da. Aurrez erespideak ezagutzen emongo dira.


Uri-udalekuak adierazotako egunetan garatuko dira, goizeko ordutegian, gitxiendik, hiru ordu eta erdiz/eguneko.