Igo
  • 2019/06/11

Galdakaoko udalekuetan eskaera aurkeztu eta matrikula formalizatu duten haur guztiak onartu dira

Galdakaoko udalekuak uztailaren 1etik 24ra izango dira eta eskaera aurkeztu eta matrikula formalizatu duten haur guztiak onartu dira.


Bilera informatiboak familiekin aste honetan egingo dira:


Herrigunea: 2019/06/19, Torrezabal Kultur Etxean


17:30ean (Haur Hezkuntza)


18:30ean (Lehen Hezkuntza)


Aperribai: 2019/06/18 (Aperribai HI). Bilera bakarra, 17:30ean.


Unkina: 2019/06/18 (Meatzeta). Bilera bakarra, 19:00etan.


Udalekuak planteatzen dira umeek udako aisialdian euren artean euskara erabiltzea sustatzeko helburuarekin. Era berean, umeen arteko bizikidetza eta parte-hartze ohiturak ere bultzatu gura dira.