Igo
  • 2018/03/12

Galdakaoko udalekuetan beste 25 plaza gehiago izango dira uztailaren 2tik 20ra

Galdakaoko udalaren Euskara Zerbitzuak 25 plaza gehiago eskainiko dauz udalekuetan, 5.000 euro gehiago inbertiduz. Programa uztailaren 2tik 20ra izango da, 3 urtetik 11 urtera arteko umeei zuzenduta. Kasu honetan, 2017ko 525 plazatik, aurtengorako aurreikusitako 550 plazara pasauko da.


Momentu honetan, uri-udalekuak euskeraz antolatu, kudeatu eta exekutatzeko lehiaketa zabalik dago, gehienez, 80.000 euroko aurrekontua izango dabe, eta 2019rako luzatzeko aurkera be izango da.


Udalekuak planteatzen dira umeek udako aisialdian euren artean euskerea erabiltea sustatzeko helburuagaz. Era berean, umeen arteko bizikidetza eta parte-hartze ohiturak be bultzatu gura dira.


Aurten gehienez 550 plaza eskainiko dira, holan banatuta (ustezko banaketa):


3-7 urte (2015-07-02-2011-01-01) . 325 plaza


8-11 urte (2007-01-01-2010-12-31) . 225 plaza


Zonaldeka, plazen banaketa ondokoa litzateke (ustezko banaketa):


. Aperribai: 70 plaza.


. Herrigunea: 370.


. Usansolo: 110.


Galdakaoko udalaren Hezkuntza eta Euskara Arloak eskubidea izango dau plaza-kopurua, baita begirale-kopurua be, egokitu ahal izateko, inskripzinoa ezagutu ondoren eta adin-tarte bakotxa ikusita, benetan dagoan errealidadearen arabera, plazen guztirako kopurua gainditzen ez dan bitartean. Inskripzino-kopuruak, eskaini dan guztirako kopurua gaindituko baleu, zozketa egingo da. Aurrez erespideak ezagutzen emongo dira.


Uri-udalekuak adierazotako egunetan garatuko dira, goizeko ordutegian, gitxiendik, hiru ordu eta erdiz/eguneko.


Aurrerago jakinarazoko dira, matrikula-epeak eta informazino garrantzitsua, udalekuetan inskripzinoa erraztearren.