Igo
  • 2021/04/19

Galdakaoko Udalaren zorion agurra jaso du Milagros Casadok, 100 urte bete dituen egunean

Ehun urte bete ditu gaur Milagros Casado Pascual galdakoztarrak eta Udalaren zorion mezua jaso du. Mari Paz Losada alkateorde eta Adineko pertsonentzako zinegotziaren telefono deiaren bitartez jaso du Udalaren agurra.


Galdakaoko Bizkai kalean bizi ohi da Casado, baina, Covid-19aren eragina dela eta, Burgoseko Medina de Pomarren bizi da azkenaldian, nagusientzako erresidentzia batean. Hara telefonoz deituta hitz egin du Losadak Casadorekin. Osasuntsu dago emakumea, eta Udalaren mezua eskertu du.