Igo
  • 2019/07/16

Galdakaoko Udalaren osaketa eta antolaketari buruzko ezohiko osoko bilkura egin zen atzo

Galdakaoko Udalak atzo egin zuen ezohiko osoko bilkuran, udalbatzaren osaerari eta antolaketari buruzko hainbat erabaki hartu zituzten. Podemos, Usansolo Herria, Auzoak eta EH Bildu alderdiek honako hauek nabarmendu nahi dituzte:


1- Mari Paz Losada (Auzoak) izango da lehen alkateordea, eta alkatea ordeztuko du dagokion zereginetan edo, gaixo dagoelako edo agertu ezin daitekeelako, karguan ez badago.


2- Lana sei arlotan banatuko da: Herritarrak eta Alkatetza (Nerea Orozko); Gizarte Politikak (Mari Paz Losada); Hirigintza eta Mugikortasuna (Asier Egiraun); Ogasuna eta Barne Erregimena(Francisco Javier Ibarreche); Gazteria, Kultura, Kirola eta Euskara (Edurne Espilla) eta Lurralde Antolaketa (Agustín Aizpuru).


3- Alkateaz gain, gobernu-taldeko hiru zinegotzik eta oposizioko batek dedikazio osoa eskainiko dute beren zereginak gauzatzeko. Foru legeari/arauari jarraikiz, lehenek urtean 47.535,38 euroko soldata gordina jasoko dute, eta oposizioko zinegotziak % 10 txikiagoa.


4- Galdakaok ditunen beharrei irtenbideak aurkituko dizkion eta benetako aldaketa lortuko duen lantaldea osatu dugu. "Jende kopuru handiagoa arituko da lanean, soldata txikiagoaren truke. Zinegotzi liberatuek eta kanpoko langile liberatuek urtean 65.000 euroko aurrezpena ekarriko dute", esan du Iñigo Hernando alkateak.


5- Soldatak aurreko legegintzaldian dedikazio osoa zuten zinegotziaren aldean % 30 txikiagoa izango da (67.907,68 euro).


6- Udalbatzako kideek, udal-organoen saioetara joateagatik, ondoko ordainsari hauek jasoko dituzte:


a) Osoko bilkuretara joateagatik: ..........Finkoa: 240,00 euro saioko


b) Bozeramaileen batzarretara joateagatik..........Finkoa: 125,00 euro saioko


c) Gobernu batzarretara joateagatik.......... Finkoa: 50,00 euro saioko


d) Informazio Batzordeen batzarretara joateagatik..........Finkoa: 100,00 euro saioko


Batzordeak 14tik 6ra gutxitu izanak, atal honen gastua nabarmen txikitu da.


7- Funtzioak gauzatzeko aldi bateko lau lanpostu sortzea onartu dute. Lanpostuen sorrera onartu ondoren, horietan arituko diren pertsonak izendatuko dira. Oraindik ez da erabaki nortzuk izango diren.


LANPOSTUA      Urteko ordainsari gordina


Komunikazio aholkularia   A1     47.535,38  euro


Hirigintzako aholkularia    A1     47.535,38  euro


Antolaketako aholkularia  A1      47.535,38  euro


Gobernu idazkaria            C2       35.398,68 euro


Ordainsariak txikitu eta titulazio-taldeei dagozkienenarabera egokitu dira.


8- Soldatetan izandako murrizketa guztiak kontuan hartuz, urtean 150.000 euro inguru aurreztuko dira.