Igo
  • 2019/05/09

Galdakaoko udalaren aplikazio mugikorrak zerbitzuak handitu ditu “herritarren txartel digitala”rekin, beste prestazio batzuekin batera

Informazio erabilgarrira iristea errazten jarraitzeko, mugikorrentzako aplikazioa estreinatu zenetik bi urte eta erdi igaro direnean, Galdakaoko udalak aplikazio mugikor honen II. fasea aurkeztu du, erabilgarritasunen prestazioa zabalduz: "herritarren txartel digitala" txertatuz, jakinarazpenen zerbitzua eskainiz eta Euskotren-en ordutegiak garraio publikoaren atalean erantsiz.


Ruben Seoane, Herritarren Parte-hartze arloko zinegotziak, Cirilo Davila, Herritarren Arreta eta Komunikazio zuzendariarekin batera, aurkeztu ditu hobekuntza hauek "udal aplikazio baten etengabeko hobekuntzan urrats bat gehiago emanez. Izan ere, 2017ko urrian esan genuenez, tresna bizi bat da, erabiltzaileen onbidean, aukera gero eta gehiago izango dituena", azpimarratu du Seoanek.


Aukera berri hauen artean, azpimarratzekoak dira ondokoak:


. Herritarren txartel digitala, APP honetan udal txartel guztiak sartu ahal izango direlarik, zerbitzuetara sartzeko txartela eskuan aurkeztu beharrik izan gabe. Hau da, jada ez da beharrezkoa izango, Torrezabaleko bazkideek, udal liburutegietako bazkideek edota udal kiroldegietako bazkideek ohiko txartela aurkeztea. Nahikoa izango da mugikorra eramatea, aurretik modu errazean, txartel horien argazki xinple bat kargatuta


. Euskotren-en ordutegiak garraio publikoaren atalean sartuko dira, horrela Bizkaibusi buruz orain eskaintzen den informazioa, denbora errealean, eguneratuta osatuz,


. Kultur agenda, buletin digitala (newsletter) eta presako abisuen (ur etenaldiak, trafiko mozketak etab.) jakinarazpen automatikoak sortzen dira. Jakinarazpen horiek erabiltzaileengana iristen dira, adibidez, orain whasapp-ez abisu berriak iristen diren bezala.


. Herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu interesgarriei buruzko informazioa handitu da, besteak beste, ludotekak, topaguneak, Torrezabal, Txapelena, kirol instalazioak barne,


. APP-an izandako hobekuntza honen bidez, mugikorretik kiroldegietan kudeaketak egin ahal izango dira (erreserbak, adibidez), udalaren web-orriarekin lotuz (www.galdakao.eus).


. APP-an dagoen Enpresen Gidan, bilaketa-tresna bat eransten da, bilatu nahi den establezimenduaren izena eta sektorea jarrita lokalizatu ahal izan dadin.


"Ikusten duzuenez, hobekuntza berrien katalogo zabala da, esaten genuenez, herritarren eskura jarritako baliabideak handitzen dituena "klik" xinple batekin. Gainera, hobekuntza hauek, neurri handi batean, udal aplikazioa estrenatu genuenetik herritarren eskutik iritsi zaizkigun ekarpenak dira. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona horiei, inplikazioagatik eta kolaboratzeagatik, denon tresna hau elkarrekin garatzen", azpimarratu du Ruben Seoanek. Era berean, berak erantsi duenez, "bigarren fase hau hobekuntza berrietarako abiapuntua ere izango da, herritarrekin zabaldutako komunikabide bizi honetan txertatuz joango direlarik".