Igo
  • 2019/10/11

Galdakaoko Udalaren adierazpena

Galdakaoko Udalak irmoki gaitzesten du herriko bi emakumek azken egunotan Bilbon jasan dituzten bi eraso matxistak. Udalak babes osoa adierazten die erasoak pairatu dituzten emakumeei eta bere hurrekoei; haien eskura jartzen ditu Udalaren baliabideak.



Gertaeraren berri izan bezain laster Protokokoa aktibatu du Udalak eta premiazko batzarrera deitu du biktimei eman beharreko laguntza eta erakundearen erantzuna koordinatzeko.


Eraso matxistak legitimatzen dituen sistema patriarkala aldatzeko bidean irmo aritzeko konpromisoa du Galdakaoko Udalak. Prebentzioan eta formazioan sakonduko du hartarako, eta biktimei berehalako arreta integrala emango die. Herritarrak ere norabide horretan bidelagun izatera animatzen ditu, guztion artean herri parekide bat lor dezagun.


Azken eraso matxistak salatzeko mugimendu feministak gaur, ostirala, 19:00etan Santi Brouard enparantzan egingo duen elkarretaratzearekin bat egiten du Galdakaoko Udalak.