Igo
  • 2018/07/20

Galdakaoko Udalak zinemako prezioan 50 centimo igongo dauz

Galdakaoko udalbatzak, bariku honetan, egindako ohiko osoko bilkuran, Torrezabal Kultur Etxeko Areto Nagusiko zerbitzuei jagokezan prezio publikoak aldatzea onartu dau.


Aldaketa hau EAJ-PNV eta PSE-EE udaltaldeen aldeko botoakaz egin dau aurrera. Ganerako udaltaldeek aurka bozkatu dabe: EH Bildu, Galdakao Orain, UH, Irabazi eta PP.


Proposamen honetan ondoko atalak nabarmendu leiz:


. Alde batetik, zine komertzialeko sarreraren prezioa igotea, inguruko errealidadera egokitzeko. Igoera hori 0,50 centimokoa litzateke, oraingo 4 eurotik (hamar urtez mantenidu dana) 4,50 eurora pasatuz, eta haurrentzako saioetan eta ikuslearen egunean 3 eurotik 3,50 eurora pasatuz.


Era berean, igoera hau justifikatzen da, holan egin ezean, banatzaile zinematografikoek ekipamentu hau zabalkunde-zirkuitu nagusi barruan ez leukielako konsideratuko. "Ziurtatuko geunke Galdakao estreinaldi zinematografikoen karteldegian egotea", baloratzen dau, Ainhoa Agirregoikoa, Kultura arloko zinegotziak.


. Beste alde batetik, "Bonkultura"ren figura sortuko da eta urteko 40 euroko edo frakzioko prezio publikoa izango leuke. Horregaz bilatzen da galdakoztarrak Torrezabal Kultur Etxeko bazkide egin ahal izatea, Bizkaiko Foru Aldundiak, urtero egiten dauen sustapenaren barruan, deskontu garrantzitsuak lortuz (bonokulturako figura honengaitik 30 euro ordaintzen da eta 40 euroko balioa daukien kultur zerbitzuak lortzen dira)


"Zinemako sarreraren prezioa eguneratzen dogu eta igoera honegaz be Bizkaiko baxuenetakoen artean jarraitzen dogu. Bide batez, "Bonokultura"ren figura sortuko dogu sustapen interesgarriak partekatu ahal izateko, Foru Aldundiak edo udalaz gaindiko beste erakunde batzuek bultzatzen dabena, kultur produktuak eskuratzeko. Kasu honetan,deskontu garrantzitsuak daukazan Torrezabaleko bazkide figurari bultzakada handia emongo deutsagula uste dogu", baloratzen dau, Ainhoa Agirregoikoa, Kultura Arloko zinegotziak.