Igo
  • 2020/12/21

Galdakaoko Udalak Torrezabaleko bazkide egitera animatzen ditu herritarrak, kultur ikuskizunetan abantailak lortzeko

Urte berria gertu dela, Galdakaoko Udalak kanpaina bat abiarazi du berriz ere Torrezabal Kultur Etxeko bazkide egiteko. Honen helburu nagusia da eskaintzen diren abantaila handiak gero eta galdakoztar gehiagok jasotzea, gure herrian zein Bizkaiko beste udal antzoki batzuetan kultur ekitaldietara joateko.


Orain arte, Torrezabal Kultur Etxeak 150 bazkide baino gehiago ditu, eskaintzen diren bi modalitateetan: "Bazkide" edo "Bazkide +".


Bukatzen ari den 2020.urtean kulturaren sektorea, beste batzuk bezala, larriki kaltetu da Covid-19ren krisiaren ondorioz. Udal honen lehentasunetako bat da tokian tokiko kultura bultzatzea, eta, horregatik, herritarrak gonbidatzen ditu kanpaina honekin bat egitera.


Torrezabal Kultur Etxeko txartelarekin eskura daitezkeen abantailak honako hauek dira:


Bazkidea (30 euro/urtean)


✅ %25eko deskontua TKEko zuzeneko ikuskizunetan eta antzekoak ondoko udal-antzokietan: Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Ermua, Getxo, Gernika, Igorre, Leioa, Muskiz, Santurtzi eta Agurain.


✅ 2 kupoi %50eko deskontuarekin bi pertsonentzat (TKEko txartelaren titularra eta laguntzailea) sarrerako ohiko prezioaren gain, behar bezala iragartzen diren arte eszenikoen emanaldietarako.


✅ TKEko zinemarako 4 sarrera doan.


✅ Programazioaren informazioa email edota sms bidez jakinaraziko da, doan beti ere.


Bazkidea + (40 euro/urtean)


✅ %25eko deskontua TKEko zuzeneko ikuskizunetan eta antzekoak ondoko udal-antzokietan: Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Ermua, Getxo, Gernika, Igorre, Leioa, Muskiz, Santurtzi eta Agurain.


✅ 4 kupoi %50eko deskontuarekin bi pertsonentzat (TKEko txartelaren titularra eta laguntzailea) sarrerako ohiko prezioaren gain, behar bezala iragartzen diren arte eszenikoen emanaldietarako.


✅ TKEko zinemarako 8 sarrera doan.


✅ Programazioaren informazioa email edota sms bidez jakinaraziko da, doan beti ere.


Antzoki bakoitzak bere txartela dauka. Hala ere, horrek ez du deskontuak izatea kentzen, ikuskizunetara joaterakoan bazkide izaera egiaztatzen bada.


Kuotak urteko izaera du eta urte naturalarekin bat dator. Urte barruan  egindako altek nahiz bajek urteko kuota (30 euro bazkide motan eta 40 euro bazkide+) ordaindu behar dute. Bajak abenduaren 28a baino lehen eskatu behar dira.


Bestelako azalpenik nahi izanez gero, Galdakaoko Udaleko Kultura Arloarekin harremanetan jar daiteke:


📞 Telefonoa_ 944010598.


✉️ Email-a: ksanmiguel@galdakao.net