Igo
  • 2019/04/01

Galdakaoko udalak terrazak eta mahai hanka bakarrak instalatzea eskatzeko epea zabalduko du apirilean

Galdakaoko udalak apirilaren 1ean zabalduko du terrazak eta mahai hanka bakarrak instalatzea eskatzeko epea. Epea hil hori amaitu bitartean mantenduko da.


Eskabidea aurkeztean, instalazio hori erabili nahi den aldia zehaztu behar da (hamabi hilabete edo aldi zatikatua).


Azpiegitura hauen instalazioa udal ordenantzak arautzen du. Hemen kontsulta daiteke: www.galdakao.eus