Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Galdakaoko Udalak pertsona guztiekiko errespetuz jokatzeko deia berresten du; baita langileekiko ere

Beste batzuk   2023/09/15

Gaur goizeko 7:30ak aldera kale garbiketan ari zen langile bat erasotua izan da. Udalak kontratatuta duen garbiketa enpresako langilea lanean ari zela, barredorara igotzen saiatu den pertsona bati jeisteko eskatu dio.

Orduan, gerturatu eta  jo egin du. Ustez erasoa egin duen pertsona atxilotu egin du Udaltzaingoak. Udaltzain bati ere eraso egin dio, haginka eginez.

Galdakaoko Udalak erabateko babesa adierazi nahi die bi langileei eta pertsona guztiekiko errespetuz aritzeko deia egin nahi du, beste behin ere, udal talde guztien babesarekin. 


Galdakao Santakurtzeko jaietan murgilduta dago eta asteburuari begira Udaltzaingoaren presentzia handiagoa izango da, segurtasuna ahalik eta gehien bermatze aldera. Edozein kasutan, jakinarazi nahi dugu Udaleko Herritarren Segurtasun Arloko arduradunek adierazi digutenez gaur goizeko gertaerak ez duela loturarik jaiekin, gertatu den ordu eta lekuagatik.