Igo
  • 2020/12/04

Galdakaoko Udalak oinarrizko bizi-euskarriko gaueko anbulantzia zerbitzua berrezartzeko eskatu dio Osakidetzari

Galdakaoko Udalak, Iņigo Hernando alkatearen bitartez, gutun bat bidali dio gaur Oscar Aller Osakidetzako Larrialdietako zuzendariari gaueko oinarrizko bizi-euskarriko (OBE) anbulantzia zerbitzua kentzeagatik azalpenak eskatuz. Aldi berean, zerbitzu hori berrezartzeko eskaera egin dio.


Galdakaon urriaren 1etik aurrera OBE oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak ez du zerbitzurik ematen 22:00etatik 10:00etara. Horrek erabiltzaileen eta osasun-langileen kexak eragin ditu. Gainera, urriaren 14an, osasun-murrizketa hori gauzatu eta bi aste eskasera, bi herritarrek zirkulazio istripua izan zuten ordu tarte horretan. Egoera honen ondorioz, bi persona horiek ospitalera eramateko itxaronaldia 30 minutuz luzatu zen.


Udal honek espero du, herritarren onurarako, eskaera honi ahalik eta azkarren erantzuna ematea eta konponbide bat eskaintzea.