Igo
  • 2019/03/21

Galdakaoko udalak Mercadonak Zugatzun irekiko duen pabiloian langileak aukeratzeko inskripzioa egiten lagunduko du

Galdakaoko udalak, udaletxeko hallean dagoen Enplegu Zentroaren bitartez, martxoaren 22tik, ostiraletik hasita, Mercadonak Zugatzun irekiko duen pabiloian lan egiteko interesaturik dauden pertsonek inskripzioa egin dezaten lagunduko du.


Enpresa honek Udalari laguntza eskatu dio Galdakaon erroldaturik dauden pertsonei, Enplegu eta Aholkularitza Zentroaren bitartez, lehenengo inskripzio-epea eskaini dezan (martxoak 22-apirilak 5). Ondoren, enpresa bera izango da aukeraketa-prozesua aurrera eramango duena.


Inskrizpio-epea gutxineko ikasketak dituzten Galdakaoko adin nagusikoentzat zabalik dago. Bete nahi diren lanpostuak dira "Supermerkatuko langileak" eta "Mantenuko langileak". Eskaintzen da kontratu mugagabea eta hilero 1.327 euro gordineko soldata lanaldi osorako, soldataren progresioarekin, enpresa berak emandako informazioaren arabera.