Igo
  • 2019/07/10

Galdakaoko Udalak Mercadona berriaren obrak eten ditu, beharrezko baimenak ez izateagatik

Galdakaoko Udalak Mercadona berriaren obrak eten ditu, Formicaren lursailetan, eraikitzeko lizentziarik ez zutelako.


Gobernu-taldeak ikusi zuen egitura altxatzen ari den VUSA enpresak ez zuela ezinbesteko lizentzia. Hori lortzeko, beharrezkoa da URA-Uraren Euskal Agentziaren eta Konfederazio Hidrografikoaren baimena.


Hirigintzako arduradunek zehapen-espediente bat ireki dute. ĢEz da enpresa honek (VUSA) obrak lizentziarik gabe egiten dituen lehen aldia. Izan ere, aurreko legealdian ere, Formicaren eraikin zaharrak eraitsi zituztenean, modu irregularrean jardun zutenģ, dio Iņigo Hernando herriko alkateak.


Gobernu-taldeak konpromisoa hartu du horrelakoetan dabiltzan enpresek mesede-traturik jaso ez dezaten eta beren lanak gauzatzeko baldintza guztiak bete ditzaten.