Igo
  • 2018/08/07

Galdakaoko Udalak martxan jarri du herritarrek jaietako pregoilaria aukeratzeko parte hartze prozesua

Galdakaoko Udalak parte hartze prozesu bat jarri du martxan herritarrek irailaren 7tik 16ra ospatuko diren herriko jaietako pregoilaria aukera dezaten. Prozesua gaur, martitzena, ubuztuaren 7a, jarri da martxan Galdakaoko Udalaren webgunearen bitartez (banner: "Herritarren parte-hartzea"). Herritarrek abuztuaren 7tik 21era bitartean izango dute bozkatzeko aukera.


Prozesua gutxieneko zorroztasunarekin egiten dela ziurtatzeko, emandako botoa kontuan hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik dagokion identifikazio-datuak betetzea.


Lehen etapa batean, herritarrek hautagaiak aurkezteko aukera izan zuten udalaren webgunean, eta horrela egin zuen Jai Batzordeak berak ere. Hautagai guztien artean lehen bozketa bat egin ostean, orain herritar guztiek pregoilaria hautatzeko aukera izango dute bost hautagai bozkatuenen artean.


Boto gehien jasotzen dituen proposamena aukeratuko da. Boto gehien jasotzen dituen aukera pertsona bat bada eta ez elkarte bat, pregoilariarekin batera beste sexuko pertsona bat ere izendatuko da txupinazoa botatzeko.