Igo
  • 2018/09/12

Galdakaoko udalak jai-ekintzetan gune batzuk gorde ditu mugikortasun murriztua daukienentzat

Galdakaoko udalak, DYAgaz lankidetzan, beste urte batez, jai-ekintza batzuetan gune gehiago gorde dauz mugikortasun murriztua daukienentzat, bereziki, gurpildun-aulkiak darabiliezan personentzat.


Hirugarren urtea da jarraian santakurtzetan, ekimen hau aurrera eroaten dana, persona honeek ekintza jendetsuetan sartu ahal izateko eta bertan lekua hartzeko arazorik izan ez dagien.


2016an egin zan esperientzia-pilotuak emaitza positiboa izan ostean, proposamen hau egokitzen joan da beharrizanen arabera, eremu erreserbatua gero eta jarduera gehiagotan sartzen saiatuz, eta jaietako programan hori adierazoten dauen ikonoa ipiniz.