Igo
  • 2018/06/28

Galdakaoko udalak, hirigunean eraikiko diren Babes Publikoko 31 Etxebizitzetarako epea ekainaren 29an, ostirala, irekiko du

Galdakaoko udalak, CR-10 unitatean eraikiko diren Babes Publikoko 31 Etxebizitzetako bat eskuratzeko epea ekainaren 29an, ostirala, irekiko da (Lapurdiko txandakako aparkalekuaren ondoan, Nafarroa kalean). Epea zabalik egongo da uztailaren 30era are, berau barne.


31 etxebizitza horietako bi mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta egongo dira. Guztiek trastelekua eta garajea izango dituzte. Etxebizitza hauen azalera erabilgarria 67 eta 71 metro koadro artekoa izango da.


Sustapen publiko honi buruzko dokumentazio guztia (eskabidea, baldintzen plegua.) ondojko web-orrian eskura daiteke: www.galdakao.eus


Eskabideak Galdakaoko udalaren Esan bulegoan aurkez daitezke, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Eskabidea etxebizitzaren titular guztiek sinatuta egon beharko da, NANaren fotokopia erantsiz.


Etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak jabetza-araubidean transmitituak izango dira. Etxebizitzen, garajeen eta trasteleku erantsien salmenta-prezioa, behin-behineko kalifikazioaren momentuan etxebizitzei aplikatu ahal zaien gehienezko prezioa izango da, aplikatu beharreko araudi autonomikoaren arabera. Prezio honi dagokion BEZa erantsi beharko zaio.



Deialdi honen babes publikoko etxebizitzen adjudikazioduna izan ahal izateko, 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzari buruzkoan, eta martxoaren 4ko 39/2008 Dekretua, babes publikoko etxebizitzen eta etxebizitza arloko finantza-neurrien araubide juridikoari buruzkoan ezarritako eskakizunak, hala nola, Galdakaoko udalak ezarrita dituen  lotura-eskakizunak bete beharko dira, hau da:


- Adin nagusikoa eta legez emantzipatua egotea.


- Eskatzailea edo titular-kideetako bat Galdakaoko udalerrian erroldaturik egotea, eta gutxienez etengabe bost urteko antzinatasunaz egotea edo gutxienez hamar urte aurreko hamabien barruan, beti ere inskripzio-eskabidearen data aurreko hamabi hilabeteetan Galdakaoko udalerrian erroldaturik egon bada. Galdakaori lotutako bizikidetza-unitateen aldetik etxebizitza guztiak adjudikatu ez badira, gutxienez, etxebizitzaren titular izango denetako bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko da.


- Etxebizitzaren beharrizana izatea Euskal Autonomia Erkidegoan babes publikoko etxebizitza arloan indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera, baldintza hori bizikidetza-unitateko kide guztiek bete beharko dutelarik.


- Babes publikoko etxebizitzen arloan aplikatu beharreko araudi autonomikoak ezartzen dituen sartzeko eskakizun ekonomikoak betetzea. Honi buruz, urteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko ditu, 9.000,00 eurotik gorakoak, eta 39.000,00 eurotik beherakoak. Mugikortasun murriztu iraunkorreko ahalmen-urritasuna dutenen kasuan, nahikoa izango da 3.000,00 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Eskuratzeko kontratuaren sinadurari legez dagokion ekitaldian dituen urteko diru-sarrerak izango dira kontuan.


- Aurreko bi urteetan babes publikoko beste etxebizitza baten adjudikazioduna ez izatea.