Igo
  • 2019/06/07

Galdakaoko udalak herritarrei itauntzen die jaietarako gurago dituzten musika-taldeei buruz

Galdakaoko udalak web-orriaren bidez herritarrei nahiago dituzten musika-taldeei buruz galdetzen die, jaietarako kartela prestatuz joateko. Halantxe egiten da urtero eta herritarren parte-hartzea erabagiorra izaten da azken aukera hartzerakoan.


Galdakaoko aurtengo zaindari-jaietan lau kontzertu-egun izango dira. Euretatik, herritarrek web-orriaren bitartez parte-hartuz, hiru eguneko musika-kartela aukeratuko dabe, hilaren 21ea, zapatua, kartelaren talde nagusia gordez, Galdakaoko udalak aukeratu eta erreserbatu dauena, Santakurtzetako musika eskaintzaren goiburua izan daiten.


Parte hartu ahal izateko, udalaren web-orrian zabaldu den inkesten kanalaren bidez (www.galdakao.eus) egin daiteke, "Inkestak: Zure iritziak axola digu" epigrafepean. Interneten sartzerik ez dutenek Esan bulegoan bozkatu ahal izango dute.


Inkesta honetan gutxieneko zorroztasuna bermatzeko, ezinbestekoa da identifikazio-datuak aurkeztea boto bakoitza balidatzeko (Udalak datu horien konfidentzialtasunaz arduratzen da)


Proposamenak aurkezteko epea, ekainaren 16an amaitzen da.


Inkesta gaur hasi da, ostiarala, ekainak 7, eta ondoko itaunak planteatzen ditu:


Aukeratu bat egun bakoitzeko:


Zer musika-taldek nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 13an (Tributu banden eguna)


1. Oxabi


2. Leña al mono (Tributu Leño)


3. Malas compañias (Tributu Joaquín Sabina)


Zer musika-talde nahi duzu jotzea larunbatean, irailaren 14an?


1. Martires del compas


2. Tremenda jauria


4. Obus


5. Juantxo skalariak & la rude band


Zer musika-talde nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 20ean?


1. Eskean kristo+Itziarren semeak


2. Governors+Enkore


3. Ane Guria+Suaia eta Ama rebel


Herritarrek parte hartzeko bide honetan, aldian-aldian gai desbardinei buruzko inkestak egiten dira, udalerriko herritarrek eretxia emon eta gai horri buruzko iradokizunak jaso ahal izateko. Inkesta honeek formatu honetan 2012ko otsailean estreinatu ziran.


Web honen zabaltzen duen bidetik, Galdakaoko udalak Galdakaoko herriari parte hartu ahal izateko moduari bidea eman nahi dio, errazak diren guztientzako tresnak erabiliz, hala nola proposatutako helburua hobetzen lagun dezaketen iradokizun eta ekarpenen bidez euren lankidetza eskatuz.


Inkesta barri honen emaitza Jai Batzordeari informatu eta gero kaleratuko da.