Igo
  • 2018/07/03

Galdakaoko Udalak haurreskola eraikitzen ari zen enpresaren kontratua deuseztatu du eta obra amaitzeko lanen lizitazioa egingo du

Galdakaoko Udalak, enpresa esleipendunarekin adostuta, Agirre Lehendakariaren plazan eraikitzen ari den haurreskolaren obra-kontratua deuseztatu du eta lan horiek amaitzeko obren lizitazioa egingo du uda honetan.


Obra egin bitartean agertu diren arazo teknikoen ondorioz hartu behar izan da erabaki hau, hasiera batean bideratutako aurrekontua handitzeko beharra eragin baitute. Hasierako aurrekontua handitu behar denez, aukera aprobetxatuko da ekipamendu berriaren zati bat erosteko. Hasiera batean hori ondorengo fase baten egitea aurreikusten zen.


Orain lizitazio-prozesu bat deitu beharko da, obra hauek amaitzeko lanak enpresa bati esleitzeko. Obrak 2019 hasieran amaituko dituztela aurreikusten da.


Uneotan, orain arteko enpresarekin egin beharreko kontuen likidazioa lantzen ari gara. Izan ere, ez du hasiera batean esleitutako aurrekontu guztia jasoko (555.394,64 euro gehi BEZ), ez duelako obra guztia amaitu. Aldi berean, lizitazio berria administratiboki sustatzen ari da eta, estimazioen arabera, 450.000 eurora artekoa izan daiteke (gehi BEZ).