Igo
  • 2020/06/26

Galdakaoko Udalak haurrentzako euskarazko aisialdia eskainiko du uda honetarako

Galdakaoko Udalak aisialdirako programazio berezia eskainiko du uda honetan, herriko haurrentzat.


Beren egunerokotasuna erabat desberdina izan den eta egoera berrira egokitzeko gaitasun handia erakutsi duten hilabete hauen ondoren, iritsi da beren adineko lagunekin gozatzeko garaia. Aurreikusitako jarduerak gauzatzeko, osasun-egoerak eskatzen dituen segurtasun- eta osasun-neurri guztiak hartuko dira.


Programazioa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta bi ekimenetan antolatu da: "Udatekak" eta "Handi Bizi 2020ko Uda".


UDATEKAK


Alde batetik, Galdakaoko ludotekek "Udatekak" jarriko dituzte martxan. Espazio hau diseinatuta dago Galdakaoko eta Usansoloko haurrek, 5 eta 11 urte bitartekoek, egunean bi orduz begiraleek zuzendutako programazio berezi batez gozatu dezaten.


Aperribai, Urreta, Kurtzeko plaza eta Usansolon leku irekiak dituzten lau kokaleku aukeratu dira. Horietako bakoitzak honako egitarau hau izango du:


📌Aperribaiko Udatekaren programa - https://bit.ly/AperribaikoUdateka


📌Urretako Udatekaren programa- https://bit.ly/UrretakoUdateka


📌 Kurtzeko Udatekaren programa - https://bit.ly/KurtzekoUdateka


📌 Usansoloko Udatekaren programa- https://bit.ly/UsansolokoUdateka


Adinaren arabera bereizitako bi txanda eta bi talde ezarri dira:


📅 Uztailaren 6tik 16ra


1. Taldea (5-7 urte): 9:30etik 11:30era


2. Taldea (8-11 urte): 12: 00etatik 14: 00etara


📅 Uztailaren 20tik 30era


1. Taldea (5-7 urte): 9: 30etik 11: 30era


2. Taldea (8-11 urte): 12: 00etatik 14: 00etara


Udateketarako izen-ematea uztailaren 1era arte (14:00) egongo da zabalik, eta on-line egin beharko da formulario honen bidez:


👉 https://forms.gle/73wvpC9oqPWgApBv8


Aurreikusitako jardueren artean, besteak beste, txangoak, ipuin kontaketak, kirol-jarduerak edo tailerrak daude.


HANDI BIZI 2020KO UDA


Uztailaren 1etik 23ra abian jarriko den beste ekimen bat "Handi Bizi 2020ko Uda" izenekoa da. Programa horren helburu nagusia da euskararen ezagutza hobetzea eta haurren artean erabilera sustatzea.


Honetan, haurrek familian edo lagunekin parte hartu ahal izango dute, baina pertsona heldu batekin joan beharko dute beti.


Hala ere, heldu bat haur bat baino gehiagoz arduratu ahal izango da (gehienez 9), eta hori jarduera bakoitzaren inskripzio-orrian adierazi beharko du.


Besteak beste, antzerki, ipuin kontaketa, bertso eta zirku ikuskizunak eskainiko dira.


Kirol jarduerak ere egingo dira, hala nola, mendi irteerak edo zumba saioak.


Jarduera programa gune kontrolatuetan garatuko da, eta jende pilaketarik ez izateko, leku mugatuak izango ditu eta aldez aurretik izena eman beharko da.


Gainera, jarduera horiek udalerriko hainbat tokitan egingo dira, horretarako lau ikastetxe erabiliz (Aperribai, Urreta, Gandasegi eta Unkina). Ikastetxe horiek programazio bera izango dute, baina egun edo ordutegi desberdinetan.


Informazio gehiagorako eta izena emateko 👉 https://bit.ly/HandiBiziUda