Igo
  • 2018/11/09

Galdakaoko Udalak ekitaldi instituzional batekin ospatuko du larunbatean memoriaren eguna Urretan

Azaroaren 10ean Memoriaren Eguna ospatuko dugu Romualda Zuloaga plazan Urretan (12:00etan, biktimen oroimenezko eskulturaren ondoan). Galdakaoko Udalak, aurreko urteetan bezalaxe, herritarrak dei egiten ditu ekimenarekin bat egin dezaten, eta elkarrekin, gure herriaren elkarbizitzaren alde urratsak eman ditzagun.


Azaroaren 10ean, asteartez, Galdakaoko Korporazioa 15 minutuz batuko da, isiltasunean, adierazitako lekuan bertan. Galdakaoko Udalak, aldi berean, ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatzen die udalerriko elkarteetako ordezkari nahiz gizarte-eragileei.


Ekimena 2013ko martxoaren 14tik aurrera bultzatu izan da; biktimen eta memoriako politikei erreferentzia egiten dion puntu bat EAJ, EH Bildu, PSE eta PP talde parlamentarioek batera bozkatu zutenetik. Hauxe da, azken urteotan bakearen eta bizikidetzaren esparruan lortutako zeharkako adostasun bakarrenetakoa.


Hauxe dio akordioak:


"Bakea eta bizikidetza lortzeko, beharrezkoa da indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina onartzea eta biktimak duintzea; izan ere, biktima guztiek merezi dute egia, justizia eta konponbidea lortzeko eskubidea."


Honen bitartez, eta akordio honen izaera eta espiritua oinarri dela, deialdia babesteko gonbidapena egiten dut, nire izenean eta Korporazioarenean.