Igo
  • 2021/01/02

Galdakaoko Udalak egutegiak banatuko ditu urtarrilaren 4tik 8ra, Kurtzeko plazan

Astelehenetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 13:00etara banatuko ditu 2021eko egutegiak Galdakaoko Udalak Kurtzeko Plazan, udaletxe aurrean. Banaketarako espresuki jarriko den mahaian emango dira egutegiak. Pertsonako ale bakarra banatuko da, egutegi guztiak amaitu arte.


Euskara arloak prestatu duen 2021erako egutegiak, herriko hainbat bazterren argazkiak ditu ardatz. Hain zuzen, hogeitaka urte dira Galdakaoko Udalak egutegia egin eta argitaratzen duela, eta, asko izan dira urteotan landu diren gaiak. Euskara arloak landutakoak izanik, hizkuntza eta kultura eduki dute ardatz horietako askok: literatura, jolasak, aho-korapiloak, errefrauak, bertsolaritza, udalerriko ibilbideak, kale-izendegia, udalerriko auzoak, komikigintza, elikadura.


2021eko egutegia, ostera, udalerriko zazpi argazkiz ondu da: Baleztari galdakoztarra, iturria, Nestor Basterretxearen eskultura, emakume baserritarra, Txapelena baserria, Torrezabal zubia eta Galdakaoko lanperna. Egutegian ilargi zikloaz gainera urteko zenbait egun seinalatu markatu dira.


Arduraz jokatu, segurtasun neurriak mantendu eta langileen esanak betetzeko eskatzen du Udalak.