Igo
  • 2019/03/26

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean, martxoak 28, 18:00etan hasita, egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak:


I. EBAZPEN ZATIA:


1.- 2019ko otsailaren 28ko ohiko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.


2.- Euskara eta Hezkuntza I. Batzordearen irizpena, VI. Plangintzaldiari dagokion Galdakaoko Udaleko Euskararen Erabilera Plana onesteari buruzkoa. (116/2019)


3.- Galdakao Orain eta Irabazi udal-taldeen baterako mozioa, Galdakaoko udalerriak urte amaieran izandako egoerari buruz eztabaidatzeko proposamenari buruzkoa


4.- Galdakao Orain eta Irabazi udal-taldeen baterako mozioa, apirilaren 14a, Errepublikaren egunaren ospakizunari buruzkoa.


II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK


5.- Adierazpen Instituzionala, Galdakaoko emakume dinamitarien omenez jarritako monolitoan izandako egintza bandalikoen harira.


6.- 25/03/2019ko 2019-0645 zenbakidun Alkate-dekretuaren kontu ematea.


7.- 2019ko otsailaren 24tik aurrera emandako Alkate-dekretuen kontu ematea.


8.- Galderak eta eskaerak