Igo
  • 2018/03/19

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean, martxoak  22, 18:00etan hasita, egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak:


I. EBAZPEN ZATIA:


1.- 2018ko otsailaren 22ko ohiko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.


2.- Ogasuna eta Ondarea I. Batzordearen erabaki-proposamena, Torrezabal Kultur Etxeko Areto Nagusiaren Prezio Publikoen Ordenantza Arautzailearen aldaketa, zerbitzuen prestazioari dagokionean onetsi dadin.


3.- Ogasuna eta Ondarea I. Batzordearen erabaki-proposamena, udal kirol instalazioen tentsio altu eta baxuko sareak mantentzeko kontratuari dagokion behin betiko bermea, "Instalaciones Eléctricas Erandio, S.A "ri itzultzea onets dadin.


II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK


4.- Kontu-hartzaile Organoak, Udal Zerbitzu Ekonomikoen 2/2018 faktura-zerrendari buruz egindako eragozpen-txostenaren kontu ematea, guztira 96.056,65 eurokoa.


5.- Alkate-dekretuen kontu ematea, 2018ko otsailaren 22an egin zen Udalbatzaren azken ohiko osoko bilkuratik,  eta 218/18 zenbakitik aurrera.


6.- Galderak eta eskaerak