Igo
  • 2018/02/20

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak

Galdakaoko Udalak datorren ostegunean, otsailak  22, 18:00etan hasita, egingo duen osoko bilkurarako aztergaiak:


I. EBAZPEN ZATIA:


1.- 2018ko urtarrilaren 25eko ohiko bilkura eta otsailaren 6ko ezohiko bilkuraren akten onespena, hala badagokio.


2.- Kultura eta Jai Ekintzetako Zinegotzi Delegatuaren Erabaki-proposamena, udalerriko kale bat "Emakume Dinamitarien Plaza" izendatzeko.


II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK


3. 2018ko martxoaren 8ari buruzko Adierazpen Instituzionala.


4.- GALDAKAO BIZIRIK-IRABAZI taldearen mozioa, 2018ko martxoaren 8ko greba feministari laguntzeko.


5.- GALDAKAO ORAIN udal-taldeaen mozioa Durango eta Usansolo arteko AP8ko zatiko bidesaria kentzeko.


6.- Kontu-hartzaile Organoak, Udal Zerbitzu Ekonomikoen 32/2017 faktura-zerrendari buruz egindako eragozpen-txostenaren kontu ematea, guztira 310.362,07 eurokoa.


7.- Alkate-dekretuen kontu ematea, 2018ko urtarrilaren 25ean egin zen Udalbatzaren azken ohiko osoko bilkuratik,  eta 66/18 zenbakitik aurrera.


8.- Galderak eta eskaerak