Igo
  • 2015/12/22

Galdakaoko udalak Berdintasun Batzordearen funtzionamenduari buruzko erregelamendua onartu du

Galdakaoko Udaleko ohiko osoko bilkurak Berdintasun Batzordearen erregelamendua onartu du gaur. Erregelamendu horretan, batzordearen osaketa, antolaketa, jarduera-esparrua eta funtzionamendu-araubidea zehazten dira.

Talde politiko guztiek positibotzat jo dute Galdakaon emandako pauso hau, ┬źemakumeen ahalduntzea┬╗ sustatzen duen neurrian. Erregelamendu honek EAJren, Galdakao Orain taldearen, UHren, PSE-EEren eta PPren babesa jaso du; EH Bildu, berriz, abstenitu egin da (Irabazi ez zegoen).

Proposamena Galdakaoko II. Berdintasun Planean urte honetarako aurreikusitako ekintzen artean dago eta maila lokalean berdintasun arloko politikak gauzatzeko udal administrazioaren organo osagarri gisa definitzen da; aholkuak eman eta kontsultei erantzuteko organo gisa, hain zuzen.

Batzorde honen funtsezko alderdietako bat herritarren parte-hartzea izango da. Horretarako, partaidetza sustatuko da eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko elkarte-sarean arreta berezia jarriko da, gizarte-eragile inplikatuak direla kontuan hartuta.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna udalerriko esparru guztietan sustatzea eta sexuarekin edo generoarekin lotutako edozein bereizkeriari aurre egitea izango dira batzorde honen eginkizunetako batzuk.

Onartutako erregelamendu osoa helbide honetan kontsulta daiteke:www.galdakao.net

Beste alde batetik, Galdakaoko Udaleko astearte honetako ohiko osoko bilkuran, erakunde honen 2016-2019 aldirako Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren hasierako onarpena babestu da.