Igo
  • 2019/02/13

Galdakaoko Udalak Autoenplegua eta enpresa sortzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du

Aurreko urteetan bezala Lanbidek Galdakaoko udala baimendu du ekintzaileentzako diru-laguntzetan  kolaboratzaile gisa.. Galdakaoko Udalak , Behargintzaren bitartez , ekintzaileen dirulaguntzak eskatzeko, laguntza eta aholkularitza emango ditu.


Diru laguntza hauek eskatu ahal izateko epea 2019.ko martxoaren 1erarte zabaldu da.


Diru laguntza hauek, negozio bat martxan jartzen pentsatzen ari diren pertsonei zuzenduta daude, hau da , oraindik alta eman ez direnentzako . Horretarako bi subentzio ezberdin daude, alde batetik negozio- ideia lantzeko eta bestetik proiektuak martxan jartzeko


Negozio- ideia lantzeko aukeratuak izango diren pertsonek 1000 eta 1300 ? arteko dirulaguntza jazo dezakete eta enpresa martxan jartzeko aukeratuak 1500 eta 1950 ? arteko dirulaguntza.


Dirulaguntza bien xedea, pertsona ekintzaleei beraien proiektuan aritzeko laguntza ematea da; negozio ideiari forma eman eta hausnarketa egin, era horretan, garapen egokiena izan dezan eta ideia martxan dagoen negozio batean bilakatu. Guzti hori burutzeko, banan banakako aholkularitza jasoko du  ekintzaileak.


Eskabideak eta informazio gehiago eskuragarri:


- Galdakaoko Udalako ekonomi sustapena , merkataritza, Ostalaritza eta turismoko Arloa (BEHARGINTZA).


- Zabalea Auzoa 35 Bis


- Teléfono: 94 401 05 80


- Fax: 94 457 00 57


- E-maila:behargintza@galdakao.net