Igo
  • 2019/05/17

Galdakaoko udalak Aperribaiko lehenengo bi igogailuak eraikitzeko obrak lizitazioan jarri ditu, 1,4 milioi euroko aurrekontuarekin

Galdakaoko udalak lizitazio-fasea zabaldu du Aperribaiko lehenengo bi igogailuen obrak egitea adjudikatzeko, gehienez 1,4 milioi euroko inbertsioarekin. Zehazki, lehiaketa publiko honen helburua da Galdakaoko auzo horretan aurreikusitako bost igogailuetatik 2. eta 3. igogailuak eraiki daitezela.


"Proiektu honeek aurretiaz egin dan irisgarritasun-azterketaren ondorioak dira, Aperribaiko auzokideen bizi-kalidadea hobetze aldera. Izan be, auzo honek zailtasun orografiko handiak ditu eta herritar asko adinekoak dira", baloratu dau, Fernando Izagirre, Hirigintzako zinegotziak.


Bost igogailu horietako bakoitzak ezaugarri desberdinak izango ditu, kokalekuaren arabera. Orain lizitatzeko jarri diren bi igogailuen zehaztasunak ondokoak dira:


2. igogailua. Pasabide bi daukazan goitik beherako igogailu bat eregiko da; hiru geldialdi izango dauz. Lehenengoa, Aperribaiko Osasun Zentrora joatekoa; tarteko geldialdia mendi-hegalaren erdialdera dagoan paseora joateko; eta hirugarren geldialdia, frontoiagaz lotuko dauen bidera emongo dau. Obraren gitxi gorabeherako aurrekontua: 703.778 euro.


3. igogailua. Arrapala mugikorra exekutauko da, Aperribai auzoaren erdialdetik, 87,70 metroko kotan, 34. eraikinaren sarreraraino, hau da, 4,5 metroko kota-aldea gaindituz, 21,7 metroko arrapala eginez. Arrapala honi igogailu bat erantsiko jako, erdialdetik (34. zenbakia) auzoko goialderaino, 43. zenbakiaren ondoan. Obraren gitxi gorabeherako aurrekontua: 406.000 euro.